GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-17
Garroa jauregia eta landa-lurrak, bi egitasmo bateraezin erdi-erdian
Berehalako emaitzak ekarriko dituen esnekien fabrika edo garapen iraunkorra bermatuko duen nekazaritza biologikoaren eskola. Bi aukera horien artean, mementoz, lehenaren alde agertu da Lekorneko Herriko Etxea. Euskal laborariei utzitako ondarearen geroa erabakitzeko erreferendumaren eskaera pausatu dute.

Laborantza biologikoaren eskola bat edo behi-esnekien fabrika? Horratx Lekornek egin behar duen hautua Garroa jauregiari eta bere 50 hektarea landa-lurrei dagokienez. Duela aste gutxi arte, lehen aukerak zirudien bakarra. Berez, Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Arrapitz Federazioa eta laborari ikasleak prestatzen dituen Hazparneko CFAA aspaldi ari dira Herriko Etxearekin elkarlanean, 2000. urtean Lekorneko udalerriak dohaintzan jaso zuen ondarearen geroa ziurtatuko lukeen egitasmoa aztertzen. Estatuko Nekazaritza Ministerioaren oniritzia ere badu proiektuak.

Lurrak biziki onak dira; tokia paregabea da; gaztelua hondatu samarra dago eta mantentze handia eskatzen du. Nekazaritza biologikoaren eskolaren proiektuak formazioa, bioenergiak, ekoeraikuntza eta jarduera eremua garatzea eta, bide batez, jauregia eraberritzea du helburu. Hitz batean, profesionalei, ikasleei, ingurumenarekin arduratuta daudenei eta, baita turistei ere, zuzendutako interes publikoko garapengunea eraikitzea ahalbidetu nahi luke egitasmo agro-biologikoak.

MILIOI BAT EURO

Alta, betiko arazoa; diru-funtsak bilatu behar dira tamainako proiektua aurrera eramateko. Sustatzaileak horretan ari direla, hara non, esnegintzan diharduen Andros enpresak eta Makeako Onetik kooperatibak elkar hartuta Herriko Etxeari Garroako 15 hektarea saltzeko eskaera egiten dioten... milioi bat euroren truke.

Enpresak behi-esnegaien fabrikaziorako hiru lan-unitate jarriko lituzke, lehena 2008ko bukaerarako, eta 60 lanpostu sortuko lituzke, buruan 160raino helduko liratekeenak. Industria Ganberako eta kantonamenduko kontseilari nagusiaren babesa du proiektuak.

Horiek hala, joan den astelehenean, Androsen eskaintzari hasierako onespena eman dio Herriko Etxeak udalbatza liskartsu baten ostean. Oposizioko zinegotziek, gauzak era pausatuagoan aztertzeko eta erabakia hartzekotan, erreferenduma egiteko eskatu zuten, «finean Garroa herritar guztien ondarea delako». Ez alferrik, mementoz bederen.

Hazparnealdeko Batasunak ere ez du begi onez ikusi Lekorneko Herriko Etxeak hartutako lehen erabaki hori. Hasteko, eskola proiektua zalantzan jartzen duelako baina, baita «herri lurrek herri-proiektu iraunkorrak bultzatzeko izan behar dutela» uste duelako ere. Zaharren esaldia «lur saldua, lur galdua» bere eginez, salmenta ekarriko ez luketen beste formulak badaudela nabarmendu du, eta enpresa multinazionalak horrenbeste hektarea behar ote dituen galdetu. Edozein modutan ere, lekondarren geroa baldintzatuko duen erabakia Herriko Etxeak soilik har ez dezala eskatu du, eta herri-galdeketaren alde agertu da.

Lekorneko Udalak, txikia izanik ere, erantzukizun handia dauka orain; euskal laborariei utzitako ondare historikoari kudeaketa egokia ematearena, alegia. -

BAIONA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss