GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-17
- Liga Federala
Euskal taldeek ezin dute lo geratu

BIARRITZ

Liga Federalean, Lehen Mailan, euskal taldeek ezin dute lo geratu, bestela amaieran nahigaberen bat gerta baitaiteke. Maulek eta Nafarroak mailari eusteko borrokan ibili beharko dute, eta Donibane Lohizune, berriz, igoera fasea jokatzeko asmotan dabil.

Bosgarren multzoan, Nafarroa bikain ibili zen, eta bazirudien jaitsierako postuetatik ihes egin, eta zerbait gehiago egin zezakeela, baina joan den igandean ezustean azkeneko sailkatuaren aurka etxean galdu ostean, argi gorriak piztu ziren, lo geratzeko garai txarra baita hau.

Hori-gorriek joan den astekoa istripu bat besterik ez zela izan erakutsi nahi dute, eta horretarako Nafarroa Beherekoak garaipena lortzera joango dira Fleurantineren zelaira.

Maule, berriz, gaizki dabil, eta hortik irteteko garaipenak pilatzen hastea bezalakorik ez dago, eta lehen aukera gaur bertan izango du, Perigourdin taldea hartuko baitu. Mailari eusteko ametsetan jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa du garaipena.

Seigarren multzoan, berriz, Donibane Lohizune igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu nahian dabil, eta horretarako ere ezinbestekoa da irabaztea. Lapurtarrek Lurdaren aurka jokatuko dute etxean. Aipaturiko hiru norgehiagoka horiek bihar arratsaldean jokatuko dituzte 15.00etatik aitzinera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss