GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-17
- Heineken Kopa
Biarritzek bost puntuen premia izaten jarraitzen du
·Final-laurdenetako partida etxean jokatzea dute orain buruan

BIARRITZ

Biarritzek jokoan dauden lau puntuak eta lau entsegu egiteagatik eskuratzen den puntu gehigarria ere lortu behar ditu gaur 14.00etatik aitzinera Agilera estadioan jokatuko duen neurketan. Zuri-gorriek ia eskuetan dute final-laurdenetako txartela, baina orain amaierako sailkapenari begira daude.

Izan ere, sailkatzen diren zortzien artean, sailkapen bat egiten da, eta lehenengo lauretan egonez gero, final-laurdenetako partida etxean izango lukete, ez baita ahaztu behar final-laurdenetatik aurrera dena partida bakar batera jokatzen dela, eta zuri-gorriek aurten ere Anoetan jokatu nahiko dute.

Border Reiversek ere baditu, ordea, sailkatzeko aukerak, eta horiekin aurrera egin ahal izateko, lehenengo Biarritzen irabazten hasi beharra dauka. Joan den larunbatean jokatutako partidan, ordea, garbi geratu zen Biarritz eskoziarrak baino gehiago dela. Gainera, lapurtarrek bost puntuak batu zituzten azkeneko jardunaldian Border Reiversen zelaian.

Olympique sailkapeneko lehen postuan dago, jokatu dituen hiru partidak irabazita. 97 puntu egin eta 17 bakarrik jaso ditu. Egia esan, agerian uzten du horrek erasoan eta atzean duten taldea. Guztira, 3 puntu gehigarri lortu ditu, bat partida bakoitzeko. Eskoziarrak, berriz, hirugarren daude, jokatutako hiru partidetatik bat irabazi eta bi galduta. Guztira 48 puntu egin dituzte eta 65 jaso. Puntu gehigarri bakarra egin dute.

Baliteke Biarritzen hamabostekoa hau izatea: Lealamanua, Noirot, Avril, Dellaape, Couzinet, Betsen, Drid, Lievremont, Dupuy, Traille, Bobo, Masi, Bosch, Gobelet, Dambielle. Balan, Lecouls, Malonga, Harinordoki, Yachvili, Peyrelongue eta Bidabe aulkian geratuko dira.

Eskoziarren hamabostekoa, berriz, honako hau izango da: Kerr, Scott, Kalman, Grimes, Pepelpoi, Gray, Miller, Brown, Chustil, Townsand, Daniel, Rennie, De Luca, Lau, MacRae. Ford, Douglas, Newlands, Dalzid, McKarchan, Jones eta Flockhat. Epailea, berriz, Courtney ingelesa izango da. Norgehiagoka zelaira bertara joanda ikusi ezin duenak, France 2 telebista katetik ikusi ahal izango du, gaurko Agilerako norgehiagoka zuzenean emango baitu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss