GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-17
Torturari buruzko ikerketa zentro bat eratzeko ideia mahai gainean

ELORRIO

Euskal Herriko torturatuen nazio mailako lehen biltzarreko ondorioetan jaso bezala, tortura jasan duten lagun gisa gizartean beren lekua aldarrikatu zuten atzo. Aldarrikapenetik abiatuta, errealitatean egikaritzeko asmoak hausnartzen hasiak dira dagoeneko.

Biltzarraren ondorioak aditzera eman zituen Edorta Jimenez idazleak honakoa azaldu zion GARAri: «Torturari buruzko ikerketa talde bat eratzeko asmoa hausnartzen ari gara. Legezko figura baten barruan, agian fundazio gisako figura batean, torturaren gaineko artxibo edo dokumentazio zentro bat eratzeko ideia dago».

«Gure esperientzia munduarentzat ere eredugarria izan daiteke, gainera, kontuan hartuz Europan gaudela», erantsi zuen Jimenezek. Horrela, bere aburuz, torturatu bezala gizartean ere beharrezkoa duten lekua eskuratu ahal izango dute, figura instituzionalizatu baten magalean. Horrela, gainera, beharrezkotzat jotzen duten erreferentzia sozial bat sortuko litzateke torturaren ingurukoaferen gainean.

Alta, nahiz eta Euskal Herrian izandako torturen gaineko kasuak izan nagusi, Edorta Jimenezen esanetan, munduan izan eta bizitzen diren tortura kasuakere jasoko lituzke oraingoz ideia soila izan arren egikaritzea posible izan daitekeen ikerketa zentro horrek.

Osorik torturarena den mendia

Aurrerapauso garrantzitsutzat jo zuen atzo Elorrion izandako biltzarra. Izan ere, bere aburuz, torturaren errealitateari tamaina hartzeko beste pauso bat izan da, «garrantzi estrategikoa» duen pausoa.

Jimenezek metafora bat baliatu zuen ezkutatu nahi den errealitatea irudikatzeko: «Mendi ikusezin bat lainoa urraturik erakusten ari gara; alerik ale osatu den torturaren mendia. Mendi gailurrean sei hildako daude, oso ikusgarri. Eta gero, beherago, ia heriotzaren ertzeraino eraman dituztenak. Eta pixka bat beherago heriotza eskatu dugunak torturatu gaituztenean. Torturaren kasuan ez dago hutsaren hurrengorik, mendi hau osorik baita torturaren mendia».

Atzoko biltzarrean ehunka lagun elkartu baziren ere, Jimenezen ustez, aurrerantzean «izen eta abizen, egun eta ordu, gorputz polizial eta datu guztiekin» erakutsi ahal izango da zenbat diren torturatuak. Gakoa hor dagoela dio, torturatuek soilik egin dezaketen lan horretan, «horren aurrean Estatuak ezinbestez aitortu beharko baitu torturatu egin eta egiten dela».



TAT: «Ezkutatu nahi denaren froga bizia dira»
G.M.

ELORRIO

Torturaren aurkako Taldeak lan jarduna indartuko du atzo egindako batzarraren ondotik. Izan ere, torturaren errealitatea salatzeaz gain, TAT «tortura jasan duten «pertsonen ahotsa ere izango baita», batzarraren ondorioen artean jasotakoaren arabera, TATen barnean kokatuko baita torturatuen batzarra.

Hauspo berria

Torturaren aurkako Taldeko kide Aiert Larrarte baikor ager- tu zen batzarraren ostean. «Torturatuen batzar bat antolatu den lehenengo aldia izan da. Torturatuek gizartean halako ordezkaritza bat izateko lehen pausoa da», adierazi zuen.

«Ezkutatu nahi duten torturaren froga bizia dira, eta gaur hori erakutsi dute. Hemendik aurrera torturaren aurkako borrokari halako hauspo berria emateko neurriak hartu dira, eta torturatuek berek parte hartuko dute gainera. Torturatuen aldarrikapenak entzun eta bultzatu behar direla uste dugu, egoera hau, torturaren gaitz eta errealitate gordina, amaitzea beharrezkoa baita; irtenbide bat eman behar baitzaio», azaldu zuen Larrartek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss