GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-17
Bertsorik onenaren saria Iratxe Ibarrarentzat

BILBO

Uratxe Ibarrak bakarkakoan bota zuen bigarren bertsoak jaso zuen bertsorik onenaren saria. «Meretzenario bat zara» izna zen Mandalanitzen jarri zion gaia. «Orai artean egin izan dot hainbat lan neure neurriko/inon aurrean ez naz jarriko horregatik belauniko/ hau ez dot nire begiko/baina nik ez do itsiko/ hil behar dodaz kotxe batean doazen bi politiko/ beldurrez behar dot ito/baina nik ez dot etsiko/eskuak dar-dar egiten badau, begiak itxi eta kito», kantatu zuen.

Aurretik honela bota zuen bere lehen lehen bertsoa Iratxek:«Esan behar dot kontu honetan beteranoa nazela/badakit zer dan joanda txarto ustea erdi ustela/a zer agindu krudela/barrua daukat goibela/ pasau dostie diru ordena dana idatzita papela/ sentitzen dot hotz itzela/nik pentsatzean horrela/Euskal Herrian geroa nire eskutan egon leikela».

Gose graban zegoen semeari kantatzea egokitu zitzaion Xabi Paiari eta De Juanaren gose grebari heldu zion.

«Zure semea gose greban dago» izan zen jarri zioten gaia. «Neure bizitza zorigaitza da, ezin orain ezer ospa/neure semea bisitatu dot, musu eman eta ospa/ hortxe zegoen sunda huts bat kolpe eginez eta horzka/eta inguruan polizia eta ertzainetan mordoska/ta horrek orain egia esan pena handia damosta/segi kosta ahala kosta/Iñaki hori da koska/ greban darozak egunak berez ondo kontetan dekosta/lotzen dakozan bere egunak ere kontauta dauz ozta-ozta», lehenean.

«Artikulu bat idatzi eban barru barrutik kolpera/sentitzen eban hori azaldu eban berbertan sobera/horrek ostera bere bizitza ezin eroan hbera/ta epaileak aagindu eban berriz bota espertxera/gurago eban esan baleustea horre semea etxera/Iñaki segi aurrera/ez egizzu egin behera/ zeure barruan indarra dago eta indar hori atera/ zugan batera hilko dalako pake prozesua bera», bigarrenean eta sekulako txaloak entzun zituen. Aurretik oso igarlea izan ez zen puntu bai erantzuna zion:Puntua:«Aurtengoan ez baina, datorrenean bai». «Hala gertatzen bada zeinek ez dau ba nahi/hamen sentitzen gara lagun eta anai/», kantatu zuen txapeldunak.



Finaleko horoskopoak Algorta euskaldunera begira jarri zirenekoa
URTZI URRUTIKOETXEA | Idazlea

Atsedeneko tartea Euskalduna Jauregian, eta nork bere kiniela: Paiatarrak? Estiballes? Iratxe? Etxahun? Inoiz baino zabalago txapela.

Bertso on asko, bikaintasun gutxi eta hankasartze nabarmenik gabe ere tarteka galduta ibili ziren bertsolari gehienak. Azkenean, Xabi Payaren alde egin zuten izarrek, edo horoskopoak, txapeldunak berak aitortu bezala.

Berdintasuna izan da txapelketan zehar behin eta berriz nabarmendu den berba, mediokritatearekin nahastu behar ez dena. Iratxe Ibarra banaka-banaka bertsotik urrundu den bertso-eskoletako belaunaldietako ordezkari bikaina izan zen. Berea bertso puntuatuena, mertzenarioaren paper zailean. Estiballes, Enbeita eta Fredi segidan, puntu bateko aldean. Puntuari erantzuten egindako laprastada txikia unerik txarrenean egokitu zitzaion galdakoztarrari. Ibon Ajuria indartsu itzuli da txapelketara urte askoren ostean finalean sartuz, eta ez da gutxi Muniategik legez urtez urte finalean lekua izatea, baina norbaitek behar ditu azken leku biak.

Sei epailek hogeita bi bertso puntuatu eta hiru puntuko aldea berdinketatik hurbilen dagoen emaitza da. Seinale halaber Xabi Payak puntu-zama polita zekarrena aurretik (gose-grebaren gaia zorte ona izan daiteke, bederatzi puntu horren bikain lantzea artista-lana da ordea), larrabetzuarra argi gailendu baitzen buruz-burukoan. Mainontziren doinuan Lekuek osatutako bertso bakoitzak txapelera hurbiltzeko urrats sendoa zirudien bere burua kokatu ezinik sumatu genen algortarraren ondoan. Bakarrean ere gaiari zelan heldu agertu zuen Lekuek baina agian sei puntutik gorako arriskuren bat hartzea falta izan zitzaion.

Azkenean, Xabi Paya Bizkaiko txapeldun. Bizkaian aspaldi gaztetu, eskolatu eta kaletartu zen bertsoa, eta bertsoa bera baloratu gurako nuke biografia eta anekdotetan sartu barik. Baina txapeldunak berak nabarmendu zuen jatorri erdalduna. Lehendik ezagutzen genituen bertsogintzan etena izan duten eskualdeetako bertsolariak, bertso-eskolen emaitzak orain hogei urtetik baditugu. Besterik da euskara etxean barik ikastolan jaso duenaren kasua. Familia erdaldun euskaltzaleen, ikastolaren eta norbere ekinaren garaipena da. Azken horretan azpimarratzekoa da txapeldunaren ahalegina ikastolakoa eta hilzorian den Getxoko euskararen uztartzeko. Eta lanaren emaitza, bikaina.

Bertso hunkigarria eskaini zion amari, puntuatzeko balitz zerotik hurbilen egongo zen bertsoan. Baina Mari Carmenek urtetan Fredi, Xabi eta Itsasorekin egindako kilometroek ondo merezi dituzte erdarazko hiruzpalau puntu. Bertsolariaren luzimenduko unea da, gura duena gura duen eran kantatzekoa. Badakit. Begirunea bertsozaleari ere zor zaio, ordea, Nafarroa Beheretik Euskaldunaraino etorriei, kasu. Baina Xabi Paya bertsolari aparta ez eze itzultzaile fina ere badenez, ziur arazorik gabe itzuliko diela agurra gaztelerarik ez dakiten bertsozaleei. Txapeldun bikaina dauka Bizkaiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Volver al pueblo o inflamar al pueblo
Euskal Herria
La asamblea de torturados pide el fin de leyes y tribunales de excepción
Euskal Herria
«El desbloqueo vendrá de abordar que hay un sujeto con derecho a decidir»
Euskal Herria
«Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia behar dugu»
Kultura
Xabi Paya txapeldun, azken urteotako Bizkaiko finalik lehiatuenean
Mundua
La tensión se dispara en Palestina con el anuncio de adelanto electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss