GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-22
Zigor Zerrato, Igor Mera - Etxebizitza Guztiontzat plataforma
Aurrekontu justuak, etxebizitza guztiontzat!

Gure herrialdeko instituzioak aurrekontuei buruzko ez- tabaidan sartuta dauzkagu. Nola ez, tira-bira edota eztabaidaren joan eta etorrian, herritarren behar funtsezkoenak bidearen arekan geratzen dira.

Instituzio publikoak zuzentzen dituzten gobernuek «esku artean» duten diru kopuru horiekin argi omen dute zer egin: Gure gizartean gabezia larriak izan arren, kopuru horien erabilpena irizpide neoliberaletan oinarritutako bideak hartu.

Beraz, ez da harritzekoa izaten diren superabitak zertan sartu; giza arlotik eta ingurumenetik urrun dauden proiektuetan inbertitzea. «Megaproiektu» hitza aipatu eta berehala, burura datozkigu TAV edo Supersur egitasmoak, herritarren aldarrikapenak eta kontrako iritziak aintzat hartu gabe. Zentzu honetan, zer esanik ez dauka, militargintzan gastatzen den diru kopuruak.

Hasiera eta abiapuntu hartuz gero, irrigarria da eztabaida honetan ezartzen duten lehentasuna superabita izatea. Are gehiago, gizartearen gabezi larriak konpondu beharrean, bestelako proiektuak aurrera eraman nahi dituzte.

Gizartearen arazo larri horien artean etxebizitzaren sarbidearena daukagu. Ez da arazo sinple bat. Gizarte osoa, maila sozial eta ekonomikoan, jasaten ari den arazo larria baizik.

Azken bolada honetan, etxebizitzaren inguruko eztabaidak maiz entzuten ari gara, bai egiten ari diren etxebizitza proiektuez (eraikitzen eta berritzen), bai onartzen ari diren legeez. Esate baterako, duela gutxi, EAEko lurzoruaren legea indarrean sartu zen; aldi berean, Nafarroako Foru komunitatean etxebizitzaren plan forala aurkeztu zen; horretaz aparte, hainbat eztabaida eta ekimen izan dira EAEko foru aldundietan, baita estatuan ere lurzoruaren legislazioaren inguruan. Gainera, EAEko etxebizitza planaz (2006-2009) eztabaidatzen hasiko da laster.

Egin, eztabaidatu eta indarrean sartu ahal dira hamaika plan, lege edota ekimen, baina, azken finean, gabeziak topatuko ditugu: Alde batetik, arazoak konpontzeko erabaki politikoak, hau da, hitz politak eta lirainak oso helegile onak dira, baina, konponbidea ezartzeko benetako eztabaidak eta erabaki ausartak eraman beharra dago, bestela plan guztiak beraietan geratuko dira, plan hutsetan. Eta beste alde batetik, erabakiak eta planak martxan jartzeko, diru kopuru nahikoak behar izango dituzte. Baina hauek ez dira ematen.

Etxebizitzaren sarbidearekin ez dago jolasten jarraitzekorik. Askorentzat aberasteko bide ezin hobea bihurtu da, baina, txanponaz haraindi, gure gizarteko hainbat pertsonak etxebizitzaren sarbiderako, nahiz eta funtsezko beharren artean egon, benetako zailtasun handiak topatzen dituzte edota ezinezkoa dute.

Hauxe da benetako arazoa. Etxebizitza politikan sarbiderako arazoak gainditzea hartu nahi bada, banateko arauak eta proposamenak aurrekontuetan islatu behar dira. Ausarta izan behar da. Politika soziala garatzeko gaur egunean proposatzen den aurrekontu po- litika hankaz gora jarri behar da.

Datorren urterako EAEko eta Nafarroako gobernuek oso partida ekonomiko latzak aurkez- tuko dituzte. Etxebizitzaren arazoa konpontzeko oso murritza da. Dedukzio fiskaletan gastatutako dirua, aldiz, bikoizten da diru kopuru hori.

Erosi edo alokatzeagatik ematen diren dedukzio fiskalak erabat zuzengabeak dira. Diru sarrera altuak dituzten pertsonentzat mesedegarriagoak direla eta, sarrera gutxiago dituzten pertsonekin konparatuz. Ez bakarrik hori, honek etxebizi- tzaren salneurriaren garestitzean eragin zuzena dauka, eta horren ondorioz, adreiluaren salneurria garestitzen doa, gelditu gabe.

Hainbat kolektibo eta erakundek osatzen dugu Etxebizitza Guztiontzat Euskal Herriko plataforma. Plataforma honetatik, instituzioak eramaten ari diren politikaren eraginez egoera latz eta bidegabe hauek aldarrikatzen joan gara. Ez hori bakarrik, erabaki politikoen aurrean, diskurtsoa eta aldaketa gertatzeko proposamenak zabaltzen eta kaleratzen ari gara. Hala nola, etxebizitzaren arazoaren konponketa Etxebizitza Alokatuen Sistema Publiko batetik pasatu behar da, non guztiok topatu ahal izango dugun beharrak asetzeko eredua. Beraz, politika soziala egiteko, ezinbestekoa da aurrekontuen aldaketa izatea, bestela gaur egunean proposatzen den ereduarekin, arazoak ez dira bukatuko, luzatuko dira eta kasu askotan okertuko dira. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss