GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-12-22
Pluraltasunaren maisu

Jagoba Larburu Oiartzungo zinegotziak Oarsoaldeko “Hitza” egunkaria diru laguntzarik gabe uztearen aldeko arrazoiketa koherentea plazaratu du. Lehendabizi premisa argiak ezartzen ditu: erakundeek euskararen normalizazioan lagundu behar dute, baina euskararen normalizazioan aritzen direnek kalitate maila nahikoa izan behar dute. Baina horri ezinbestekotasun kutsua antzematen zaio, eta hori da, hain zuzen, mamiari helduta Larburu argitzera dihoakiguna segidan: “Hitza”, alegia, «diru laguntzaren kulturan» dagoela, ez duela «kalitatezko informazio-eskaintza» lortzen eta «argi eta garbi ideologizatuta» eta pluraltasunik gabeko bozgorailua izateari utzi beharko diola.

Norbaitek pentsa lezake Larburu zinegotzia filantropo altruista bat dela, gizarte kalitatea definitzeko eta zehazteko irizpidedun gizona, Q ziurtagiri emaile aditua eta independentea; baina okertuko litzateke, Larburu zinegotziak azkenengo udal hauteskunde-tranpa haien ondoren hartu zuen lehendabiziko neurritariko bat zergak igotzea, ikastolari laguntza ukatzea eta bere soldata «eguneratzea» izan baitzen.

Bere hitzak irakurrita baten batek uste ahal izango du Larburu halako lex divina baten jabe dela, Jainkoa eta lurtasunaren arteko zubigile moduko bat, ideologiak eta sektarismok kutsatu gabeko arima hutsa, aniztasunaren igorle; eta hara non, Larburu zinegotzia alderdi politiko baten kidea den, bere txiringitotik gobernatzen duena, boterearekin nola edo hala topo egin eta, esate baterako, ordezo arauak onartzeko herritarren %20 aski izan duena.

Hau horrela, irakurleak, oraingoan, akaso pentsatuko du Larburu zinegotzia gaur egun ugari den Ama Demokraziak erditutako politikari profesional tolerante horietariko bat dela, Ontasunaren Ardatzaren baitakoa, moralista eta inkisidore ahalguztiduna fifty-fifty, Acebes baskongado gisako bat, eta harrituko litzateke ikusita nola Larburu zinegotziak bere burua euskaltzaletzat duen, diskriminazio positiboaren aldekoa; horregatik, noski, hiru urte hauetan udaletik etxeratzen zaigun aldizkaria elebitan dator, bi hizkuntza ofizialak maila berean Oiartzunen, gainontzeko udal propaganda guztia bezala. Hori ez da erakundeak herriarengandik gehiegi ez urrutiratzea, hori Udala herriaren atzetik joatea da, eta neronek horri bozen zakua euskararen bizkar gainean jartzea deitzen diot, horrelaxe, sofismarik gabe.

Larburu zinegotziak hitz handiekin segitzen du bere idazkia, hasitako tono demagogo bera erabiliz, bere ahotik unibertsaltasuna jarioko balitz bezala, bere nahia eta oiartzuar zein euskaldun guztiona bat eta berea balitz bezala, herritartasunaren kintaesentziaren eramaile. «‘Hitza’ euskaldun guztiei irekitako komunikazio instrumentu bezala agertzen bada, zalantzarik gabe, gure babesa izango du eta baita oiartzuar guztiena». Horiexek bere azkeneko hitzak, arront zuzenak politikoki, solemneak, profetikoak, mehatxuzkoak. Ni, berriz, ikuspegi partzialekoa, segmentatua, naizen hau, “Hitza”ren harpidedun, alea ixten dut gutuna bidali aurretik eta lehenengo orrian argazki baten ondoan honako hau irakurtzen dut: «Terrorismoaren biktimen omenez», «Dedio!!» esaten dut neure artean, «iya azkenin Larburuk arrazoia dun!!». Letra txikia irakurrita zalantza izpirik ez ordea, «uandik e terrorismun biktimak lenguk beak izaten seitzen ttek, hi yaz hi inozua!».

Josu Delgado - Oiartzun



No apoyamos el Euskadi-Serbia
No cumplir con los compromisos adquiridos es un hecho que desde hace bastantes años un sector de nuestro país lo aplica sin ningún pudor. Compromisos que encaminan a que nuestro país tenga los derechos que como pueblo se merece. La derecha burguesa vasca representada en sus partidos po- líticos, y con sus ten- táculos integrados en todos los sectores, no cumple con los compromisos adquiridos para dar pasos a favor de nuestros derechos.

La Federación Vasca de Fútbol un año más organiza un partido de fútbol entre parte de nuestra selección y Serbia; como aficionados no apoyamos esta iniciativa porque muestra el interés de los organizadores, el interés económico. La burguesía vasca premia el interés monetario a los derechos que como pueblo nos pertenecen.

La gran mayoría de la sociedad de Euskal Herria demanda una selección vasca que pueda competir en competiciones internacionales. Para dar respuesta a esta demanda un amplio sector está dando pasos, sin embargo la FVF ha cerrado las puertas a la colaboración con este sector argumentando que ya se han dado todos los pasos. Nos sentimos en la obligación de decirles que eso es mentira, no han cumplido con el compromiso de crear una comisión de trabajo para encaminarnos hacia la oficialidad, y ni siquiera ha escuchado las propuestas y la estrategia planteadas por los agentes que trabajan en este sector.

Esta burguesía históricamente ha faltado a sus compromisos, y éste es un ejemplo de que esta clase pretende agrandar sus arcas en base a un deseo de la población vasca, por eso queremos dejar claro que sin compromiso no hay apoyo. Señores, es hora de que cumplan con sus compromisos y dejen de jugar con los sentimientos para enriquecerse.

Eneko Viñuela - Abertzale Sur-eko kidea



Ikatza «H&M»-rako
Oraindik badira Gasteizen komertzioak euskal naziotasun eskubidea onartzen ez dutenak! Gutxienez, bat. Boulevard saltokigunean H&M arropa dendako gerenteak agindua eman die beren langileei EHNA ez onartzeko.

Bitxia bada ere, saltoki hori nazioarteko arropa ekoizle kate handi baten zati bat besterik ez da, eta talde horretako gainontzeko dendetan ez dago inolako arazorik EHNArekin erosketak egiteko. H&M saltokiko nagusiek, ordea, ez dute Euskal Herria errespetatu nahi, eta ez dituzte euskal herritarrak aintzakotzat hartzen.

Gasteizen ­Boulevardean ere, kasualitatea ote?­ beste saltokigune batzuk egon dira EHNA onartzen ez zutenak, eta herritarron ekimenen bitartez lortu izan da gure eskubideen jabe izatea.

Orain ere denda honekin lortuko dugu! Hemendik deialdi bat egiten diegu bertara joaten diren lagun guztiei eskubidea ez onartzekotan erosketak bertan uzteko, eta beren protesta era formal batez adierazteko, erreklamazio orriak betez.

Era berdinean, Bai Euskal Herriari edozein eskubideren urraketa jakinaraztea (695864331) edota Udalbiltzak EHNA onartzen ez denerako martxan jarri duen telefonora deitzea (0033-559595648) gomendatzen dizuegu ere.

Ainara Balantzategi - Bai Euskal Herriari herri ekimenaren izenean



Una puntualización
He sido juzgada en dos ocasiones. La primera, en octubre del 2005, acusada del robo de explosivos en Grenoble. En el juicio hablé en catalán y dije que soy catalana y militante de ETA. Leí en catalán el poema “Aitaren etxea”, que refleja para mí nuestro pensamiento y mi compromiso. Lo que GARA reflejó fue «juicio a cuatro militantes vascos». El mes pasado de nuevo he tenido juicio en París, y ha pasado lo mismo, en GARA reflejaron: «Catorce militantes vascos condenados...».

Hace muchos años que soy marxista, independentista catalana y militante de ETA. El hecho de ser catalana y a la vez militante de ETA estoy segura de que es fácil de entender para cualquier luchador. Empiezas a implicarte en la lucha a partir de tus raíces, queriendo cambiar la situación que conoces, luchando en tu pueblo... Cuando haces esto y otros compañeros te piden ayuda, en mi caso Carles Monteagudo (catalán y militante de ETA) y Jon Erezuma, gudari vasco, les abres la puerta y te implicas, porque luchan por las mismas cosas que tú, por su pueblo, por Euskal Herria, que es un pueblo que se encuentra a cuatro pasos del tuyo.

Creo que en Euskal Herria todos vais a entender el porqué de mi carta. Lo único que quiero decir es lo que soy y lo que vengo gritando desde siempre. Que soy catalana y de ETA.

Lola López Resina - Catalana y militante de ETA



Haurreskolak partzuergoko zuzendaritza batzordeari
Donostiako Haurreskola Historikoek gutun hau idatzi dugu, Partzuergoko Zuzendaritzak Gabon opor hauetan haurreskolak irekita edukitzeko erabakiaren aurrean gure desadostasun osoa azaltzeko asmoz.

Gure 0-3 urte bitarteko Haurreskoletan lanean ari gara azken 30 urte inguru, eta erabaki honek erabat harritu gaitu.

Urte hauetan guztietan saiatu gara gure haurreskolak ez izatea umeen aparkaleku soilik ­hainbatetan ezarri zaigun bezala­ eta Hezkuntza Proiektu egoki bat ematen saiatu gara ziklo honetan, horrela umeek kalitateko hezkuntza jaso dezaten.

Beraz, pentsatu izan dugu, gure lan profesionalarekin eta gure ahalegin pertsonalari esker lehen aipaturiko eta gizartean oso hedatua egon den zerbitzu asistentzial horri aurre egin geniola.

Egun, gure Haurreskoletan umeen heziketarako profesionalak konsideratzen gara, saiatzen gara haurrek giro egokia izan dezaten, egokitzapen programak diseinatzen ditugu, hezitzaile lanetarako trebatzen saiatzen gara... betiere pentsatuz gure umeen ongizatean.

Haurreskola Partzuergoan sartu baino lehen, hau da, pribatuak ginenean, irtenbide ahalik eta ekonomikoenak bilatzen genituen gurasoen beharrei erantzuteko eta oporrak txandaka hartzen genituen, aldi berean umeei ere heziketa egokia emanez.

Eta orain, agindua iritsi zaigu Haurreskola Partzuergoko Zuzendaritzatik, gure zentroa hezitzaile berri batzuei uzteko, ez dutenak ez in- formaziorik, ez zentroa ezagutzen, ezta joango diren umeak ere; umeentzat ere lekua berria izanik, egokitzapena egin gabe, behin eta berriro aipatu duten kalitateko janaritzat «tupper» bat besapean... hau izanik opor hauetan eta ondorengoetan gurasoen beharrei erantzuteko irtenbidea.

Eta zer gertatzen da umeekin?, zeinek erantzun behar die haurren beharrei?, edo akaso, pedagogia egokia da haurrek leku berri batean sartzea egun batzuetarako, hezitzaile berriekin, umeen izenik ere ez dakitela?, eta hainbeste aipatzen den egokitzapena, non geratzen da? Eta hezkuntza proiektua?

Hortaz, Zuzendaritza Batzordeak hartu duen erabaki honen aurrean gure desadostasun osoa azaldu nahi dugu, desegokia baita bai umeentzat eta bai hezitzaileentzat.

Iruditzen zaigu badaudela neurri egokiagoak hau konpontzeko.

María Teran, Pello Aixpuru eta beste 50 sinatzaile - Donostialdeko Haurreskola Historikoak: Landetxe, Bidebieta, Ategorritxo, Roteta eta Harri-Berri


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss