GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-22
Andoaingo grebak «merezi» izan duela esan dute
·196 egun iraun duen protesta bertan behera utzi dute, soldatak %12 inguru igotzea lortu baitute

DONOSTIA

«Borrokatzea merezi du». Andoaingo San Juan Bautista zaharren egoitzako langileek ondorio hori atera dute 196 egunez greban egon ondoren. Hain zuzen ere, arbitrajeak ebatzi berri duen laudoa eskuan zutela, protestak udal zerbitzu horretan gertatzen den soldaten «diskriminazioari amaiera jartzen hasteko» balio izan duela nabarmendu zuten atzo prentsaren aurrean.

Sei hilabete baino gehiago iraun duten lanuzteak soldatak parekatzea lortzeko hasi zituztela ekarri zuten gogora, Eulen azpikontratako langileek hilabetean Udaleko langileak baino 625 euro gutxiago irabazten baitzuten. Orain, aldiz, greba bertan behera uztea ahalbidetu duen laudoaren bitartez, garbitzaileen oinarrizko soldata %12,22 eta erizain laguntzaileena %11,43 igotzea lortu dutela azaldu zuten. Azken horien soldata are eta gehiago igoko da 2008. urtera bitartean, hilean 1.195 euro irabaztetik 1.327 euro irabaztera igaroko baitira bi urtetan.

ELAko ordezkari Joseba Iturbek eta Idoia Elustondok «oso positibotzat» jo zuten akordioa. «Duintasunez lan egin daiteke langileon artean dauden bereizkeriak ekiditeko. Hori erakutsi dute Andoainen», erantsi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss