GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-12-22
Urtarrilean hasiko du bira Atom Rhumbak CDa aurkezteko

BILBO

Atom Rhumbak ‘‘Amateur Universes’’ diskoa aurkezteko bira jarriko du martxan urtearen hasierarekin batera; eta ‘‘Universal Amatour’’ izena izango du. Hainbat kontzertu dituzte zehaztuta, bandako iturriek jakinarazi dutenez.

Urtarrilaren 26an hasita, Guadalajara, Cartagena, Lleida, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Bilbo, L'Hospitalet, Badajoz edota Madril bisitatuko dituzte. Hala ere, oraindik kontratazioa irekita dago eta aurki biraren kontzertu gehiago jakinaraziko dituzte bilbotarrek.

Bestalde, ‘‘Ruta 66’’ aldizkariak «hilabeteko diskoa» aukeratu du ‘‘Amateur Universes’’ abenduko alean. Gainera, diskoari buruzko kritikak «bikainak» izaten ari direla nabarmendu dute taldeko kideek, eta, esaterako, bost izarretik lau eman dizkiote bi egunkaritako musika gehigarrietan.

Halaber, Borja Crespo euskal zinemagileak Atom Rhumbaren ‘‘Amateur Universes’’ diskoaren lehen bideoklipa zuzendu du; ‘‘Body Clock’’ izenburuko kantuaren klipa, hain zuzen ere. ‘‘Txakurkalea’’ filmaren soinu bandak taldearen bi abesti ditu; David Civico eta rePLAY dira ikuskizun eta dokumental horren egileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss