GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-22
Estatu frantsesak euskara suspertzeko zuzendutako diru kopurua mugatu du
Baionako suprefet Jean Jacques Caronek atzo adierazi zuen Estatu frantsesak 620.000 euro emango dizkiola Euskararen Erakunde Publikoari hizkuntz politika bultza dezan. Kopuru hori iaz onartutakoa baino %20 gehiago da, baina erabat mugatzen du beste erakundeek euskara suspertzeko bidean eman dezaketen diru kopurua.

BAIONA

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bilera izan zuen atzo Estatu frantseseko, Departamenduko eta eskualdeko ordezkari instituzionalekin, heldu diren hiru urteetan euskararen hizkuntz politikarako zenbat diru emango duten zehazteko.

Bilera horren emaitzak gaur azalduko dituzte prentsaren aurrean, baina Jean Jacques Caron Baionako suprefetak adierazi zuenez, aurten 620.000 euro emango dizkio Estatu frantsesak hizkuntz politikari, iaz baino %20 gehiago.

Itxuraz aurrerapausoa ematen du erabaki horrek, baina egia esan, erabat mugatzen du erakundeetatik euskarak jaso dezakeen diru kopurua, legez, gainerako erakundeek gehienez %20 bakarrik igo ahal izango baitute orain euskal hizkuntza suspertzeko ematen duten dirua, ezin baitute Parisek emandakoa baino gorago jo.

Horiek hala, Estatu frantsesaren erabakia oztopo bilakatzen da euskararen gaineko hizkuntz politika egoki bat bideratzeko aukeran.

Caronek Baionan egin zituen honako adierazpenak, Jean Grenet herriko auzapezarekin eta Max Brisson EEPko presidentearekin batera egindako ekitaldi batean. Izan ere, Baionako Herriko Etxeak eta EEPk euskara sostengatzeko partaidetza hitzarmen bat sinatu zuten atzo. Hauteskunde kutsu nabarmena izan zuen hizketaldian ­apirilean dira bozketa legegileak Estatu frantsesean­, hitzarmenaren zehaztapenen berri eman zuten UMP alderdiko bi buruzagiek.

Euskararentzako «aurrerapausotzat» jo zuten hitzarmena, eta adierazi zuten «mentalitate aldaketa» baten isla dela. Bri-ssonek gehitu zuen Ipar Euskal Herriko gainerako herriek ere halako hitzarmenak sinatu beharko lituzketela EEPrekin.

Greneti bere iritzia galdetu zioten Asanblea Nazionalak ­Ganbera Legegilea­ asteazkenean hartutako erabakiari buruz, frantsesa hizkuntza ofizial bakartzat jotzen duen Konstituzioaren 2. artikulua aldatzearen aurka bozkatu baitzuen gehiengoak. Hedabideen aurrean, Baionako auzapezak erabakia deitoratu zuen, eta adierazi zuen «jarrera jakobinoak» direla «Frantziaren etorkizuna kolokan jar dezaketenak».



Batasunak elkarretaratzea egin du EEPren bilera dela-eta

BAIONA

Euskararen Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluak bilera egin zuen atzo Baionan, eta Batasunak el- karretaratzea egin zuen EEP «Estatu frantsesak euskararen aldeko mobilizazioa indargabe-tzeko eta gure hizkuntza berreskuratzeko asmoz edozein ekimen kontrolatzeko ezarri duen sasierakundea» dela salatzeko.

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuen indar abertzaleak, eta Max Brissonek zuzentzen duen EEPri leporatu zion «ele eder eta intentzio onak» aurkeztea, «gogo horiek obratzeko eskura dituen baliabideak behar direnak baino urriagoak» direnean. «Botereak ez dio euskarari eman nahi behar duen konpentsazio historiko maila», gaitzetsi zuten ordezkari independentistek.

Beren ustez, EEP egitasmoak «legeen eta ofizialtasunik ezaren mugak jotzen ditu», eta uste dute «Konstituzioaren bigarren artikuluak edozein aitzinamendu trabatuko» duela.

Ildo horretan, asteazkenean Pariseko Parlamentuak izandako eztabaida eta bozketa ekarri zuen gogora Batasunak, nabarmenduz «‘eskualde-hizkuntzen errespetuan’ Errepublikaren hizkuntzak frantsesa izan behar zuela proposatzen zuen zuzenketa baztertu» egin zutela. «Horrek argi erakusten du orain arte ‘beste hizkuntza’ horiek ez direla errespetatu eta ez direla errespetatuko», gaineratu zuen talde abertzaleak.

Bere aburuz, euskara berreskuratzeko bere estatus ofiziala «ezagutu eta errespetatu» behar da. Hori onartu-ta, eta «irakaskuntzaren bitartez», datozen belaunaldiak euskalduntzea bermatu ahal izango dela gaineratu zuten Batasuneko ordezkariek.

«Koherentzia» ere galdegin zuten, «maila guztietan» gainera, bai Administrazioan, bai jarduera ekonomikoan edo hedabideetan, besteren artean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss