GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-22
- Bizkaiko Txapelketa
Lau aizkolari izango dira final nagusian

DONOSTIA

Lau aizkolari neurtuko dira bihar iluntzean Zeanuriko plazan, 20.00etan, Bizkaiko txapela lortzeko asmotan. Honako hauek eman dute izena: Mendieta, Bihurri, Zelai II.a eta Garitaonaindia. Aizkolari bakoitzak bi 60 ontzako, lau kana- erdiko eta lau 45 ontzako enbor moztu beharko ditu, eta denborarik txikienean ebakitzen dituenak eramango du txapela etxera.

Mendieta: Txapela eramateko faboritoa da. Lehenago ere bat baino gehiago jantzia du, eta urteetan aurrera joan arren, zaleen ustez, bera izango da faboritoa.

Bihurri: Mendietaren aurkari nagusia izango da, eta bera ere txapela irabazteko joango da finalera. Lana ez da luzeegia, eta nerbioak ongi kontrolatzen baditu, txapeletik ez da oso aparte ibiliko.

Zelai II.a: Lanak ez dio uzten nahi bezala prestatzen, eta azkena ez geratzea izango du helburu nagusia. Bere lana egiten baldin badu, ez da azkeneko postuan geratuko. Urtero ateratzen da Bizkaikoan, eta duen zaletasunarengatik bakarrik merezi du onena.

Garitaonaindia: Besteek beren lana egiten badute, zaila izango du azkeneko postu horretatik ihes egitea; Hirugarren Mailako Euskal Herriko Txapelketan eman zuen mailan jarraitzen badu, behintzat. Oraindik asko daukala hobetzeko erakutsi baitzuen.Hala ere, gaztea da, eta badauka astia.

Lehiaketa hori jokatuta amaituko dira Euskal Herriko lehiaketa ofizialak, gainerako herrialdeetako eta Euskal Herriko finalak aspaldi jokatu baitira. Bizkaikoa geratzen zen, eta bihar jokatuko da, baina lau partidarekin bakarrik, eta hori ez da berri ona.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss