GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-22
- Zaldi-mandoak
Olarrearen eta Gernikaren abereen arteko desafioa, Aian

DONOSTIA

Olarrearen eta Gernika jatetxeko abereen arteko desafioa izango da bihar, 22.00etan, Aiako probalekuan.

Ikusmin handia piztu du desafio horrek, eta azkenekoan bezainbat istilu ezgertatzea espero dute denek; izan ere, orain dela bi hilabeteko apustu hartako harri bera izango dute erabiltzeko. Hori bai, orduko harria konponduta omen dago, eta alde horretatik, behintzat, ez luke inongo arazorik behar.

Urrutia eta Elordui izango dira Olarrea jatetxeko aberearen itzainak; Izusku Urrutia eta Ugarte, berriz, Gernika jatetxekoarenak. Alde bakoitzak 1.200 euro jokatzen ditu dirutan.

Zaldi-mandoak ikusteko aukera bakarra ez da Aiakoa izango, ordea, etzi abiatuko baitira Munitibarko probak, 17.00etan. Bertan, Zubizarretaren, Motrolloren eta Garciaren abereak neurtuko dira. Astelehenean, 18.00etan, berriz, Lopezen, Alegriaren eta Larrazabalen zaldi-mandoak lehiatuko dira. Ondoren, hilaren 31 bitarte proba horiek atseden hartuko dute.

Idi-probak nahi dituenak ere izango du horretarako aukera, Larrekoetxean, Loiun, pisu libreko probak jokatuko baitira astelehenean, 17.00etan, honako idi pare hauekin: Kotalero kantabriarrak bi uztarri plazaratuko ditu, eta Llanes Aurrekoetxeak eta Bizkarregik, berriz, bana.

Txauson, nagusi

Joan den astelehenean Aian jokatu ziren idi-probetan, Txausonen uztarriak irabazi zuen 63 plaza eginda, Lopene eta Iketza itzain zirela. Bigarren Erreistaren uztarria geratu zen marka bera eginda, baina atzetik lanean aritu zenez gero, bigarren geratu behar izan zuen, arautegiak hori baitio. Hirugarren Olarrearen idiak izan ziren 52 plaza eta 2,20 metro eginda.

Etxebarriko asto-probetan, Satsibarren astoa izan da onena, 58 untze eta 2,10 metro eginda. Satsibar anaiak izan zituen irabazleak itzain. Bigarren Urrolarena sailkatu zen 55 untze eta 2,40 metrorekin; hirugarren Gaunasena 54rekin; eta laugarren, berriz, Kobarena 53 untze eta 3,05 metro eginda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss