GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-22
- Aizkora
Ezeren okerrik ez bada, Larretxea Tolosan izango da
·Mindegiarekin hitz egiteko asmoa, behintzat, badauka

DONOSTIA

Donato Larretxea gaur Tolosako Kantabriko tabernan izango da Miel Mindegiarekin hitz egiteko, 20.00etan; azken orduan beste erabakiren bat hartzen ez badu, behintzat.

«Bai, seguruenik ere bertan izango naiz, hitz egiteko gutxienez. Arazoa gerriarekin daukat, eta horrek ematen dit horrelako apustu bat egiteko kezka, baina bertaratuko naizela uste dut, nahiz eta oraindik ez daukadan erabat erabakita», esan zion GARAri, atzo, Donato Larretxeak berak. Miel Mindegiak joan den igandean Olasagastiren aurka jokatu zuen apustuaren ostean bota zuen desafioa. Edozeini hogei 60 ontzakora jokatzeko prest zegoela adierazi zuen, eta nahi izanez gero, hilabete baten buruan ere joka zitekeela esan zuen.

Berak egindako deiaren ostean, nahiz eta edozeini zabalduta zegoela adierazi, gehienek ulertu zuten Larretxea izan zitekeela hari aurre egin ziezaiokeena. Eta badirudi horrela izango dela, gaur, behintzat azken orduan iritzirik aldatzen ez badu, bertaratzeko asmotan baitabil, nahiz eta azken urte hauetan izan dituen lesio larriek kezkatzen duten horrelako lantegi bat prestatzerako garaian. Mindegia sasoiko eta indartsu dago, baina animo aldetik ere bikain dabil, eta ez da gutxiagorako, joan den igandean Olasagastiri irabazi baitzion Tolosako apustua. Ez hori bakarrik, ia 3.000 ikusle batu ziren neurketa ikusteko, eta horrek berriro ere apustu handi bat egiteko kemena emango dio. Garbi dago beste desafiorik gaur Tolosan ateratzen bada, berriro ere Tolosako zezen-plazak ­han jokatzea erabakitzen badute, behintzat­ jendetza handia batuko duela, garbi geratu baita zaleek horrelako apustu handiak nahi dituztela, eta inork zalantzarik badu, hor dago igandean egin zuten neurketa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Baserritar jantzi ziren hiriburuak
Ekonomia
Bruselas acuerda una «veda» en la que permitirá capturar anchoa en plena costera
Mundua
Un infarto mata al presidente de Turkmenistán y se abre una crisis
Kultura
Michel Duvertek irabazi du aurtengo ohorezko Euskal Kultura saria
Euskal Herria
Batasuna acusa de mentir a «los que dicen que el proceso va bien»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss