GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-30
Larraz eta Errea «berehala» askatzeko exijitu dute euskal presoen abokatuek
Itziar Larraz eta Unai Errea abokatuen lankideek biak «berehala» aska ditzatela exijitu zuten atzo, eta «erabat politikoa» izan den erabakia gaitzetsi zuten. Euskal preso politikoen abokatuak Estatu espainolerako eta frantseserako «elementu deserosoak» direla esan zuen eta horregatik jotzen dutela euren aurka ere.

DONOSTIA

Itziar Larraz eta Unai Errea, Parisko Fleury-Merogis espetxean gatibu dituzten abokatu euskal herritarrak, «berehala» askatzeko galdegin zien atzo Arantza Zulueta abokatuak agintari frantsesei. «Erabat politikoa» den egoera errefusa-tzeaz gain, azken helburua euskal preso politikoen aurka jotzea dela salatu zuen. Izan ere, Zuluetaren ustez, euskal presoak defendatzen aritzen diren abokatuak «elementu desero-soak» baitira Estatu frantsesarentzat eta espainolarentzat.

Bilboko abokatuak Zigor Reizabal, Amaia Izko, Miren Ilarreta eta Mikel Urbina abokatuakizan zituen alboan, baita Askatasuneko bozeramaile Joxean Agirre ere. Zuluetak azaldu zuenez, Larrazen eta Errearen aurkako prozedura judiziala «irregulartasunez betea» egon da. Gainera, epailea biekin «modu agerian inpartziala» da, eta haren aurka helegitea aurkeztu arreneta inolako «bermerik» gabeko epaiketa izanda ere, espetxean sartu dituztela salatu zuen.

Erreak, bestetik, zortzi hilabete preso igaro zituen aurretiaz, eta Itziar Larrazek bezalaxe, Parisek inposatutako kon- trol neurri guztiak bete dituela nabarmendu zuen Arantza Zuluetak. Funtsean, «erabaki politikoa» dela azaldu zuen.

«Lekukoak eta bozgorailuak»

Euskal preso politikoen abokatu lanetan aritu diren euskal herritarrak, urteotan, «jazartu, kriminalizatu, prozesatu, espetxeratu eta atxilotu» dituztela gogorarazi zuen Zuluetak, eta bere kasua aipatu zuen. «Jazarpen hori euskal preso politikoez egiten duten erabilera politikoaren lekukoak eta bozgorailuak garelako egiten dute, torturatuen bozgorailua garelako, berme demokratikoen gabeziaren lekukoak garelako», azaldu zuen bilbotarrak.

Horregatik guztiarengatik, preso politikoak defendatzen aritzen diren abokatuen izenean, euskal presoak babesten eta haien bozgorailu eta lekuko izaten jarraitzeko prestutasuna eta konpromisoa berretsi zuen Zuluetak. «Estatuen inpunitatea» eta herritarren eskubideen urraketak salatzeagatik «paretik kendu» nahi dituztela adierazi zuen Zuluetak, baina la- nean jarraituko dutela nabarmendu zuen.



Parisen «errepresiozko inboluzioa», agerian
G.M.
DONOSTIA

Askatasunaren ize-nean, Joxean Agirrek gogor gaitzetsi zuen Estatu frantsesak Larraz eta Errea abokatuak kartzelatzeko hartutako erabaki «politikoa», eta Parisen «errepresio-inboluzioaren» erakusgarri dela esan zuen.

«Estatu frantsesa gatazka politikoan begirale soila ez dela egiaztatzen du; etengabe guda-tresnak zorrozten aritu da, eta hor sartzen dira Sarkozyren legea eta 14. Sekzioa», adierazi zuen Askatasuneko kideak. Agirrek hau azaldu zuen: «Ostrukarena egiten duten arren, gurean aski ezaguna da jakobinista horien jukutria. Euskal Herrian ez dute inor engainatzen». Modu horretan salatu zituen agintari frantsesen ekinbideak.

Erresistentzia

«Kezkatzeko erabakia» da, Askatasunaren ustez, bi abokatuok espetxean sar- tzea, eta are larriagoa da gaur egungo egoera politikoan. Horregatik, gatazka politikoaren konponbidean barneratzeko deialadia egin zien.

Euskal Herria «menderatzeko» helburuarekin erasoak egiten jarraituz gero, «borroka eta erresistenzia» aurrez aurre topatuko dutela ohartarazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Etxerat culpa a PSOE y UMP de que aún haya «sillas vacías en nuestras casas»
Mundua
Cuenta atrás para el ahorcamiento del derrocado presidente Saddam Hussein
Euskal Herria
Miembros de PS, PCF y Verdes reclaman implicación a París
Mundua
El Parlamento europeo oirá «A coupla focal» en gaélico
Ekonomia
Los sindicatos estiman un éxito el paro del 90% en las gasolineras alavesas
Euskal Herria
Batasuna mantiene un compromiso «claro e inequívoco» con el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss