GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-01-12
Xabier Izaga
Bakea, elkarrizketa eta gizartea

Lagun batek kontatu zidan bera segurtasun handiko kartzela bateko bakartze moduluan zegoela 1999aren bukaeran, ETAk Lizarra-Garaziko akordioaren ondorioz izandako su-etena hautsita zegoela iragarri zuenean, hain zuzen. Egun hartako goizean, kaiola-patiora ateratzean, kartzelari batek esan omen zion: «Bukatu zaigu garai ona, e?». «Zaigu?», erantzun zion berak, «niretzat oraindik ez da hasi ere egin».

Bakea ez da ETAren jardun armatua bukatzea. Hori ere bai, baina ez bakarrik. Horren erakusgarri hurbila, aurreko bederatzi hilabeteak. Bakerik gabekoak. Gehiegi luzatu gabe, indarkeriaren agerraldi latzenetako bat: tortura. Eta hipokrisiaren gaindia: ez da etikoa ETA ez gaitzestea. Tortura ez gaitzestea ere ez, baina existitzen ez dena ez dago zertan gaitzetsi. Ez aitortzea, ukatzea, ezkutatzea etikoa da, nonbait.

Imazek esan zuenez, Barajasko atentatuak nabarmen atzeratuko du alderdien mahaia osatzea, «lehendik ere maiatzeko hauteskundeen arazoa» bazuena. Beraz, hauteskundeak arazoa dira. Bat nator, hauteskundeak arazoa dira eurentzat testuinguru horretan, baina urte askoko gatazka betiko konponbidean jar lezakeen prozesuari garrantzi osoa eman beharrean, batzuek hauteskundeak, «arazo» hori, lehenetsi dute. Lehenengo, lau urteko boterea berriztatu, eta gero gerokoak.

Ez dakit azkenean zertan geldituko den biharko Bilbon deitutako manifestazioa. Baina adierazgarria izan da Ibarretxeren ahalegina ­eta zer esanik ez Imazena­, bere deia saltzeko modua, alegia. PSEri ondo merke eta, kanpotik halamoduzkoa iruditzen bazaio ere, lasai egoteko, barrutik kalitate handikoa dela esanez. Eta ezker abertzaleari prezioa igo eta produktuaren kaxkarraz konbentzitu nahi. Javier Madrazok ere, Batasunaren atxikimendua jakin ostean, esan zuen indar abertzale hori manifestaziora joatea gizartea iraintzea dela. Horrek guztiak eskolako garaia dakarkit gogora: «Aizu, gizarteari esan diogu, ez zuri... Manifestazioa nirea da eta ez zaitut gonbidatu nahi». Ezker abertzalea, militanteak edo harekin bat datozenak ez al dira gizarte? Edo benetako helburua horiek gizartetik erauztea al da?

Azal ditzatela hobeto hitz arranditsuak: gizarteak protagonista izan behar du... baldin nik esaten diodana eskatzen badu? Erakuts dezatela norainoko lehentasuna duten bakeak eta elkarrizketak. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss