GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-12
-Euskal Herriko Sokatira Txapelketa -
Abadiñoko taldea izango da pisu guztietako faborito nagusia
·Lehiaketa gaur abiatuko da Berrizen, baina aurten ez da nesken txapelketarik izango

DONOSTIA

Euskal Herriko Sokatira Txapelketa bihar abiatuko da Berrizen, 17.00etatik aurrera. Aurten, ordea, mutilen lehiaketa bakarrik jokatuko dute, nesketan ez baita saiorik izango.

Lehiaketa ofizial bat aurrera eramateko, gutxienez hiru talde behar dira, baina aurten bik besterik izena eman ez dutenez, lehiaketa bertan behera geratu da. Talde gehiago egon badaude, baino arrazoi ezberdinak direla-eta ez dute parte hartuko.

Mutiletan lau pisutan jokatuko dute lehiaketa, eta hutsunerik nabarmenena Beti Gazterena da. Nafarroako Txapelketan ongi ibili arren, Euskal Herrikoan ez du parte hartuko. Berritasuna, berriz, Gipuzkoatik dator, Izaskun lehen aldiz arituko baita.

Txapelketa lau pisu ezberdinetan jokatuko dute, eta bakoitzak bere era izango du. 560 kilotan honako talde hauek hartuko dute parte: Badaiotz, Abadiño A, Abadiño B, Berriozar, Altamira eta Amaiur. Pisu horretan sei talde dira, eta hiru jardunaldiko ligaxka izango dute. Horien ostean punturik gehien batzen dituen taldeak eramango du txapela.

600 kilotan honako tale hauek lehiatuko dira: Kuartango, Abadiño A, Abadiño B, Auzolan, Berriozar, Ñapurrak, Altamira eta Amaiur. Taldeak bi multzotan banatuta arituko dira, eta hiru jardunaldiko ligaxka jokatu beharko dute, eta bakoitzetik hiru onenak joango dira finalera. Guztira, sei arituko dira txapelaren bila.

640 kilotan, berriz, honako talde hauek hartuko dute parte: Kuartango, Abadiño A, Abadiño B, Auzolan, Ñapurrak eta Altamira. Zazpi talde dira pisu horretan, eta hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute denek denen aurka.

Hiru saio horien ostean lehenengo seiak joango dira finalera. Beraz, azkeneko sailkatua ­zazpigarrena­ geratuko da lehiaketatik kanpo, eta beste seiak joango dira finalera, txapelaren lehian aritzera.

680 kiloko saioan, berriz, honako talde hauek neurtuko dituzten indarrak: Abadiño A, Abadiño B, Ñapurrak, Altamira, Izaskun, Jutsi-Baigorri eta Lagunak Urruña. Hor jardunaldi bakar batean erabakiko da dena, eta saio horren ostean punturik gehien batzen dituen taldeak eramango du txapela.

Faboritoak aipatzerakoan, Abadiño izango da txapel guztiak lortzeko faborito nagusia. Launakakoan argi eta garbi erakutsi du sasoiko dagoela, eta denek izango dituzte galtzak bete lan horiek menderatu ahal izateko. Altamira eta Auzolan izan litezke aurkariak, baina berdeen helburu nagusia amaieran lau txapelekin amaitzea izango da.

Lehen jardunaldia

Txapelketako lehen jardunaldia gaur jokatuko dute Berrizen, 17.00etatik aurrera, eta bertan 640 kiloko saioa jokatuko dute. Han erakutsiko du talde bakoitzak duen indarra, baina beste bi jardunaldi geratzen direnez finalaren aurretik, taldeek probak ere egin nahiko dituzte. Saio horretako pisatzea arratsaldean egingo dute 14.30etik 15.00etara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Pacifistas llegan hasta las puertas de Guantánamo
Jendartea
Grupos ecologistas reclaman a la UE un plan energético más valiente
Jendartea
Un viaje hacia el frío hace 45.000 años
Euskal Herria
Friendship ve tan necesario como antes un proceso de paz y reactiva su agenda
Euskal Herria
Ibarretxe cambia el lema tras el apoyo de Batasuna al acto de Bilbo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss