GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-18
«Euskal Munduak» erakusketa originala prestatu du Euskal Kultur Erakundeak
Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko hainbat artistaren ikuspegia erakutsiko du «Euskal Munduak» erakusketa interaktiboak. Irudi eta soinuetan oinarritutako erakusketa ibiltaria Baionan jarriko dute lehen aldiz ekainean. Euskal Kultur Erakundeak sortu eta garatu duen egitasmoa formatu berritzaileetan oinarritu dute.

BAIONA

Hainbat artelan izanen dira ikusi eta entzuteko «Euskal Munduak» erakusketan, eta denak sorkuntzak izanen dira. Lehenik eta behin, erakustokiaren egituraketa erabakitzeko, Anamnesia lan horietan jaioa den Estrasburgoko enpresari paisaia sor dezala eskatu diote.

Lau modulutan egituratua izanen da erakusketa. Berez 200 metro koadroko eremua duen gela batean ezartzeko egina baita, eta horrelako egoitzak atzematea ez denez erraza izaten, gero moldagarriak izanen diren moduluetan egituratu dute erakusketa handia.

Erakusketaren muina osatzen duten artelanak zenbait artista eta ikasleri egiteko eskatu diete, euskal mundu ezberdinen isla izan dadin. Euskal Herriko eta diasporako euskaldunen errealitatea erakutsiko duten erreportaje eta sorkuntzak izanen dira. Zenbait argazkilarik egin argazkiak, musikak, eskulturak, ipuinak eta beste izanen dira bertan. Gainera, denentzat ulergarria izan dadin, euskaraz gain frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez ere ikusi eta entzun ahal izanen da erakusketa.

Ibilbide bat proposatuko dute. Hasteko, murgiltze sarrera bat izanen da, eta irudi eta soinuek euskal mundura sartuko dute bisitaria. Gero, adierazpide artistiko eta kulturalen pasabidea izanen da. Irteeran, pantaila handi batek, hamar mi- nutuko bideo baten bitartez, euskal errealitatearen ikuspegi zenbait erakutsiko ditu: ekonomia, gizartea, kultura eta beste. Bideo motzagoak eta bestelako lanak ere izanen dira. Bukatzeko, liburutegia jarriko dute.



Lan eremua zabaldu nahi du EKEk geroari begira

BAIONA

2007 urterako egitasmoa Ipar Euskal Herrian gizarte eremu guztietan bultzatzen ari diren Euskal Herria 2020 ekimenean sartzen da. Euskal kultura eta ondarea zabaltzea du helburu Euskal Kultur Erakundeak horren bitartez.

«Elgarrekin bilaka» izena du EKEk Hautetsien eta Garapen Kontseiluari aurkeztutako egitasmoak, eta 2007-2013ko euskal kultura programan sartzen da. Egitasmo horren bitartez, erakundeak bere lan eremua eta egitura handitu nahi ditu, baina oraindik ere Kontseiluaren erantzunaren zain dago.

Aurten 81 ekintza sostengatuko ditu erakundeak eta 44 elkarte lagundu, baina geroari begira kopuru horiek emendatu nahi ditu lan eremua zabaltzeko.

2007an lau adar nagusi

Ahozko ondarea eta euskal kulturaren heziketa lantzea, sorkuntzei emandako sostenguak emendatzea, hedapena gehiago bultzatzea eta bitartekotza lana sakontzea du helburu EKEk 2007. urterako.

Ahozko ondarea lantzeko, Nafarroa Garaiko Unibertsitatearen eskaerari erantzunen diote, eta 300 inkesta eginen dituzte bi urtean, Nafarroa Beherean. Elkarrizketa horiek bideoan grabatuko dira, eta bertan eus- kararen ondarea biltzen saiatuko dira lan orokorrago batean sartzeko.



Donostiara, Euskal Herrira eta mundura

DONOSTIA

«Euskal Munduak» erakusketa ibiltariak lehen geldiunea Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginen du hilabete eta erdiz Baionan egon ondotik. Donostiara bidaiatuko du Kulturuneak erakusketaren egitasmoan parte hartu duelako. Donostiatik Euskal Herriko beste hainbat tokitara eraman nahi du erakusketa Euskal Kultur Erakundeak, eta gero munduan barrena zabaldu nahi du lau urte inguru iraungo duen ibilbidea egiteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El PP intentará activar desde el Congreso un proceso de ilegalización de EHAK
Euskal Herria
Ezker Abertzalea: «El ciclo de ilegalización y marginación está superado en Euskal Herria»
Mundua
Merkel advierte del «fracaso histórico» que supondría no tener una Constitución en 2009
Jendartea
«Orekatua eta fruitu gustukoa da»
Kirolak
Lección de fútbol del alumno aventajado al teórico profesor
Euskal Herria
La reunión ETA-Gobierno situó la clave en el acuerdo entre las fuerzas vascas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss