GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2007-01-22
- Ziklo-kros
Labbek errepidea gertu du eta nagusitu zen Ispasterren
·Yus eta Ruiz de Larrinaga euskaldunek lehia ederra eskaini zuten

ISPASTER

Hiru itzuli besterik ez zituen behar izan Arnaud Labbek nagusitasuna agerian uzteko eta garaipena eskuratzeko, atzo Ispasterren. Frantsesak Isaac Suarez eta Milan Barenyi menderatu zituen larrean. Unai Yus izan zen euskaldunetan onena.

Van der Linden azken orduko hutsunea izan zen, baina, dena den, zaleek lasterketaz gozatu zuten. Ibilbidea aproposa zen ziklokroserako, teknikoegia agian, eta horregatik hainbat erorketa izan ziren jaitsieran.

Hasieran, Suarez espainolak ihes egin zuen eta buruan jarri zen Labbe heldu zen arte. Errepideko denboraldia gainean da, eta Bouyges Telecomeko txirrindulariak agur esan zien aurkariei hirugarren itzulian.

Suarezek sendo eutsi zion bigarren postuari, eslovakiarren aurretik. Bestetik, Yus etaRuiz de Larrinaga euskaldunek lehia polita eskaini zuten. Hainbat eroriko izan zituzten bi gasteiztarrek eta horrek ikuskizuna eman zion lasterketari.Txandaka buruan, azken aurreko itzulian Yusek erabateko erasoa jo zuen eta Ruiz de Larrinagak amorea eman zuen. Urduri aritu ziren Mundialeko txartela jokoan zuten-eta.

Helmugan,Labbek besoak altxatu zituen eta txapela jantzi zuen podiumean, egutegiko azken lasterketan.

Hortaz, Spiuk Txapelketak azken elastikoak eman zituen.Irabazleak honako hauek izan dira:Ruiz de Larrinaga (elite), Uriarte (sub 23), Martioda eta Calvo (emakumeak), Bravo (juniorrak) eta Elorza (kadeteak).

Zirkuituan, David Seco azaldu zen. Lasaiago agertu zen, denboraldia bukatutzat eman ondoren. Bere onera itzultzen ari da pixkanaka, eta asmoa du duatloian aritzeko martxotik ekainera arte. Ezkondu ostean, buru belarri ziklokros denboraldia prestatuko duela aurreratu zigun atzo.



Cuatro vascos al Mundial
U.I.
ISPASTER

Unai Yus, Erlantz Uriarte, Jon Ander Manjón y Garikoitz Bravo están confirmados en la selección española que el próximo fin de semana disputará el Campeonato del Mundo de Bélgica. Yus se ganó la plaza ayer ante Armero y Ruiz de Larrinaga. Lo más justo es que este último también estuviera en la lista, pero los convocados son sólo cuatro. La entrada y la salida de nombres de la lista ha sido impresentable. La convocatoria completa es: Hermida, Suárez, Vázquez y Yus (elite); Lozano, González, Rus y Uriarte (sub 23); Cabedo, Bravo y Manjón y la duda de Izagirre o Recassens (junior); y Gamonal y Bravo (féminas).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss