GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2007-01-22
- Ohorezko Maila
Bera Berak bost puntuak lortu eta Getxo jaitsierako postura bidali du
·Gorka Bueno izan zen partidako onena, berak egin baitzituen neurketan punturik gehien

SPYRO BERA BERA 34
GETXO ARTEA 17

Spyro Bera Bera: Alberro, Druetz, Herbaut, Dacunto, Ithurbide, Diez, Combes, Dessu, Feijoo, Bueno, Lizartza, Etxeberria, Arana, Abeille eta Meyranx. Artzelus, Santamaria, Goiti, Armental, Arbelaitz eta Iragorri ere aritu ziren. Getxo Artea: Morelll, Rodriguez, Martin, Roslton, Duran, Hernandez,Lopategi, Kara, Mirones, Boiegi I, Pedro, Gallastegi,Leo, Garate eta Stvens. Boiegi II, Peñaronda, Lasuen, Boiegi III, David, Rodriguez eta Guardamoro ere aritu ziren.. Markagailua: Spyro Bera Bera: Lau entsegu: Arana (13.m), Druetz (27.m), Etxeberria (54.m) eta Abeille (76.m). Buenok lau transformazio eta bi zigor-kolpe (2. eta 4.m). Getxo Artea: Hiru entsegu: Garate (40.m), Stvens (48.m) eta David (74.m). Stvensek transformazio bat (48.m). Epailea: Wilson (Ingalaterra), Bera Berako Alberro, Diez eta Dessu egotzi zituen hamar minututarako. Gorabeherak: 300 ikusle inguru Anoetako estadio txikiko harmailetan. Erdiak baino gehiago bizkaitarrak ziren.

DONOSTIA

Spyro Bera Berak eraman zuen Donostian jokatu zen euskal derbia. Puntu gehigarria ere lortu zuen gainera, lau entsegu eginda.Getxo, aldiz, jaitsierako postuetan jarri da.

Bera Berak sekulako hasiera eman zion partidari eta lehen oren erdian 27-0 zen aurretik. Buenok lortu zituen punturik gehien ostikoei esker, eta bi entsegu ere eskuratu zituzten. Hor gipuzkoarrek erritmoa jaitsi egin zuten eta bizkaitarren erasoa etorri zen. Bi taldeek asko zuten jokoan, galtzen zuenak jaitsierako postuetan geratu beharko baitzuen. Lehen zatiko azken jokaldian, Getxok entsegua egin zuen, baina ez zuen transformatzerik lortu.

Bigarrena hasi eta berehala, Stvensek, Getxoko jokalaririk onenak, bizkaitarren bigarren entsegua lortu zuen, eta berak transformatu zuen. Une horretan, Spyro hamahirurekin ari zen jokatzen.

Hortik aurrera partida nahastu egin zen eta bi taldeek izan zuten entseguak egiten jarraitzeko aukera, baina Etxeberriak lortu zuen etxekoentzat, eta Buenok transformatu egin zuen. Getxok ez zuen etsi eta Davidek markagailua murriztu egin zuen, beste entsegu bat gauzatuta, baina oraingoan ere transformazioarekin ez zuten asmatu, eta 27-17koa jarri zen markagailuan.

Azkeneko minutuetan horitxoek aurrera egin zuten, gutxienez puntu gehigarria lortu nahi baitzuten, baina puntu gehigarri hori Bera Berari oparitu zioten. Horitxoek sekulako hutsa egin zuten baloia eskura jokatzerakoan, eta Abeillek ez zuen aukera galdu etxekoen laugarren entsegua lortzeko. Modu horretan partida erabakita utzi zuen eta baita puntu gehigarria ere lortu zuen. Azkeneko minutu horietan Getxo ahalegindu zen laugarren entsegua egiten, horrek ere puntu gehigarria emango zielako, baina ez zen etorri, eta amaieran ezer gabe, eta jaitsierako postuetan sartuta joan ziren etxera. Bera Berari, aldiz, ederki etorriko zaio atzo lortu zuen garaipena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Las bases de Eusko Alkartasuna apoyan concurrir en solitario a las elecciones
Kirolak
A la Real le falta gol y margen de error
Mundua
El Partido Radical gana en Serbia, pero el Gobierno será para los pro occidentales
Kirolak
El punto que regala la Federación y poco más
Kirolak
Atraviesa el ecuador con un nuevo halo de esperanza
Euskal Herria
El movimiento pro amnistía valora que el TS cierra puertas al diálogo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss