GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-01
Manifestazioa Grosen, gaur Madrilera joan behar duen gaztearen alde

DONOSTIA

Ertzaintzak diligentziak irekitzearekin mehatxatu zuen atzo Donostiako Gros auzoan barrena izan zen manifestazioaren deitzailea, bertan «Audientzia Nazionala faxista» oihukatu zela argudiatu eta gero. Atzoko manifestazioa, euskal gazteriaren kriminalizazioaren aurkakoa izan zen, eta bereziki, gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan behar duen auzokide bati elkartasuna adieraztea zuen helburu.

Joan den abenduan Segi gazte erakundeak euskal hiriburuetan deitu zituen manifestazioetako batean, Donostiakoan, atxilotu zuten gaz- teak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du gaur, Ertzaintzak atxiloketako polizi txostena Madrilera bideratu eta gero. Gaur deklaratu behar duelako,eta oro har, euskal gazteriak jasaten duen kriminalizazioa salatzearren, 120 lagunek manifestazioa egin zuten atzo Grosen.

Auzokideek GARAri azaldu ziotenez, manifestazioa arazorik gabe abiatu zen 20.00etan. Berrogei metro eskas ibili ondoren, Ertzaintzak mobilizazioa geldiarazi zuen eta deitzailearengana zuzendu os- tean, alderdi politikoen aurka edota «Estado español, Estado terrorista» gisako leloak oihukatuz gero, diligentziak irekiko zituztela ohartarazi zuten.

Diligentziak irekiko dituzte

Manifestazioa amaitu bezain laster, «oso modu txarrean, jendeari bultzakadaka» bertaratu zen berriro Ertzaintza. Deitzailearengana zuzendu ziren bigarrenez, baina oraingoan, bere aurkako diligentziak irekiko zituztela baieztatu zioten. Arrazoia, «Audientzia Nazionala, faxista» leloa manifestazioan zehar oihukatu omen zela.

Groseko bizilagunek Ertzaintzaren jarrera eta jazarpena salatu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss