GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2007-02-01
Gure nerabeak terroristak?!!

Honako agiria sinatzen dugunok, urtarrilaren azkeneko asteburuan Egian emandako gertakarian atxilotutako nerabeak ezagutzen ditugulako, jasandako muntaia salatu nahiko genuke.

Lehenik eta behin komunikabideen jarrera salatu nahi dugu. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazitakoa ontzat harturik, gertakariaren berri eman zezakeen bestelako iturririk kontrastatu gabe, berria kaleratu izanagatik. Ertzaintzak emandako bertsioa ontzat hartu da, inolako momentutan, nerabeen errugabetasun presuntzioan erreparatu gabe. Nerabeak pertsonak dira, eta euren hitza errespetatu eta sinestea merezi dute.

Iturri «ofizialek» ziotena sinetsi ezinik, nerabeekin hitz egin dugu, gertakariaren bizipena jaso asmoz. Euren hitzetan, larunbatero bezala, hilerriaren atean zuten zita. Baliteke zuetako batzuentzako ez izatea oso leku «aproposa» edo normala, baina adingabeetako asko ibiltzen da egunero hilerritik barrena ikastetxeko bidean. Eta ez pentsatu hildakoen artean ibiltzea atsegin dutenik, kontua da, ikastetxea, hilerriaren ondoan daukatela.

Iturri «ofizialek» adierazi dute, zortzi adingabeak goizean atxilotu zituztela apaindurak hausteagatik, eta nerabeek aldiz, arratsaldeko 4,30etan, hilerriko sarreran eserita zeudela hiru gizonezko hurbildu zitzaizkiela adierazi digute. Euren burua aurkeztu gabe, paretaren kontra jarri arazi zituzten, eta atxilotuak izan ziren... bi ordu eta erdiz inkomunikaturik izan zituztelarik.

Nerabeak binaka kotxean eraman zituzten komisaldegira, eta bertan, ziega banatan sartu. Konfidantzazko abokatuarekin deklaratu ahal izan zuten, eta guztiek gauza bera adierazi zuten: «gu ez gara izan». Dirudienez euren hitzak ez du oihartzunik izan, ez komunikabideak, ez Ertzaintzak, ez Herrizaingo Sailak ez eta Espainiako Entzutegi Nazionalak ez baitiete entzun. Eta berearekin jarraitu dute inolako frogarik izan gabe.

Horrelako egoerak argi adierazten digu Egian ez dagoela normaltasun politikorik, izan ere, orain hamabost egun Madrilgo Alkorkon herrian gazteen artean emandako labankadak «iskanbila»tzat hartu dira, aldiz zortzi nerabe hauek, hilerriaren atean egoteagatik, jarrera susmagarrian egotea egotzi zaie, eta horren ondorioz, «terrorismoa» leporatu diete.

Lotsagarria da egun hauetan komunikabideetan irakurri, entzun eta ikusi ahal izan duguna. Aurreko lerroetan azaldutako guztiagatik, komunikabideetan lan egiten duten kazetariak euren profesionaltasuna erakutsi dezatela eskatu nahi diegu, kazetaritza karreran, iturriek emandako informazioa egiaztatzea ezinbesteko den moduan, bizitza errealean ere horrela beharko lukeela izan pentsatzen baitugu.

Bestetik, Odon Elorza jaunari adierazi nahi diogu, komunikabideek euren ahoan jarritako hitzei erantzunez, geu prest gaituzula adingabe hauek zeintzuk diren esateko, non ikasten duten, zein prestakuntza jaso duten eta zer giro duten etxean. Guk ondo baino hobeto ezagutzen baititugu.

Amaitzeko, geure babesa adierazi nahi diegu nerabeei, baita euren senitartekoei, eta jendarteari adierazi nahi diogu, guztion esku dagoela, muntaia hau guztia bertan behera uztea.

Amaia Mujika - Amaia, Joxepa eta Urtzi, Egiako gazte hezitzaileak



Jose Luis Robles
Cuando él fue alcalde de Bilbao, de 1983 a 1987, yo fui edil del Botxo. José Luis Robles ha muerto de cáncer a los 79 años y nos ha dejado, como legado, multitud de árboles en las aceras de Bilbao; árboles sin hojas a su muerte en el invierno frío de estos días. Con Robles en el Ayuntamiento trabajaron todos los partidos y fueron miles los ciudadanos que con él arrimaron el hombro en las inundaciones del 83. Y yo le creí cuando dijo que el presidente del partido, Arzallus, le había pedido que echara de la comisión de gobierno a Herri Batasuna. Que si lo hacía sería en la legislatura siguiente diputado general. Robles era mucho alcalde para que otros le dieran lecciones. Para mí ha sido el mejor alcalde de Bilbao desde finales de los setenta, pero no fue diputado general. José Luis Robles es un buen recuerdo.

Mikel Arizaleta - Bilbo



Ez eragotzi UEMAren jarduna
Otsailaren 3rako dago deitua UEMAko batzar nagusia. Aurrekoa bertan behera geratu zen quorumik izan ez zelako. Kontuan hartzen badugu iazko uztaileko batzarra ere, UEMA Egunarekin egokitu zena, arrazoi beragatik ­quorumik ez­ egin gabe geratu zela, arduratzeko motiboak daude. Eta, areago, aintzat hartzen badugu uda hondarrean sententzia batek Ondarroako Udala UEMAtik egotzi eta Mankomunitatea presidente gabe geratu zela.

2005eko egitasmo eta aurrekontuak onartu zirenetik ez du UEMAren eginkizunak hurrengo urteetan segidarik izan.

Euskararen normalizaziorako udalerri euskaldunenetan zer nolako hizkuntza politika egin behar den zehaztu eta ahalegin hori indarren jarri eta gauzatzeko sortu zen Euskal Herrian eta euskal herritik UEMA.

Herri euskaldunenetan euskararen erabilera soziala orokortu behar da, funtzio sozial guztiak bereganatuz. Euskararen berreskurapenean UEMAk erreferentziala izan behar du, eta euskararen normalizaziorako bere eginkizunak erabateko babesa izan behar du. Babes politiko sendoa behar du Mankomunitateak eta, horrekin batera, baliabideak eta bitartekoak bere eginkizuna burutzeko. Euskararen egoera larriak eskatzen du: herrion garapenak euskararen babestean eta indar- tzean oinarritu behar du.

Indarrean dagoen legeria osoa ez da euskararen normalizazioaren aldekoa. Kasurik onenean euskarari bigarren mailako izaera esleitzen dio. Horren adierazle: legegintzaldi honetan, epaitegiek Mankomunitatetik kanpo utzi dituzte Lekeitio eta Ondarroa.

Legegintzaldi honetan Alderdien Legea deritzana ere pairatu behar izan dugu. Eskubide zibil eta politikoak urratzen ditu, Euskal Herriko sektore zabal bati jarduera politikoa debekatuz. Bazterketa politiko horrek ere kalte egin dio herriaren era- bakimenean sustraiak dituen UEMA bezalako egitasmo bati. Hizkuntzaren komunitatea kontrajarri egiten duelako.

Larria da UEMA bezalako egitasmo batean Euskal Herria kanpotiko esku-hartzeak duen kalterako eragina. Eta, tamalgarria da lege horiek indarrean ezartzeko batzuek egin duten ahalegina. Politika hori hobetsi dute UEMAren eginkizunaren gainetik.

Ordea, UEMAren egitekoa lehenetsi eta indar betean jarri behar dugu.

Udalerrietako hizkuntza-politikak berebiziko garrantzia du euskararen normalizazioan urrats sendoak emateko. UEMAren hizkuntza-politikak eredu izan behar du herri euskaldunen baldintza soziolinguistikoak betetzen dituzten udalerri guztiendako, eta udalerri horiek burutu beharreko politikaren jarrai- bide izan behar du.

Otsailaren 3rako, bigarrenez egin da batzar nagusirako deia, eta guk arduraz aritzeko deia ere luzatu nahi dugu.

M. Aburuza, J. Bollar, A. Mujika, A. Etxeberria, I. Odriozola, I. Mariñelarena, O. Egia, A. Adurriaga, J. Etxanobe, M. Galartza - UEMAn ezker abertzaleko batzarkideok



¿Transporte publico?
Ya pueden los políticos llenarse la boca animando a la gente a desistir de usar el vehículo privado, ya pueden gastarse millones de euros en campañas que animen a la utilización del transporte público, que de nada servirá si dicho servicio no se oferta.

Somos muchos los usuarios del último tren de la línea Gernika-Bilbao que desde hace unas semanas nos vemos obligados a recurrir al coche particular, muy a nuestro pesar, con el consiguiente gasto económico y ecológico que ello conlleva. Hasta esa fecha, todos los trabajadores que acabábamos nuestro turno de trabajo a las diez de la noche en los polígonos industriales de la zona de Gernika podíamos coger el tren que, saliendo a las 22.15 de la estación de Gernika nos acercaba a nuestras respectivas localidades de Amorebieta, Lemona, Usansolo, Galdakao, Basauri o Bilbao. En esta última ciudad, muchos hacíamos uso del billete combinado que nos enlazaba con el último metro de la noche que salía de la estación de Etxebarri.

Ahí empezaron los problemas, pues muchas veces un mínimo retraso del ferrocarril ocasionaba que no pudiéramos coger ese último metro. La solución era fácil: bien retrasar unos minutos la salida del metro, o bien adelantar unos minutos la salida del tren de la línea Bermeo-Bilbao. Ante las protestas de estos usuarios, sin embargo, a Eusko Trenbideak no se le ocurrió otra cosa que adelantar la salida del último tren 16 minutos, de tal manera que pasa por Gernika minutos antes de las 22.00, hora en la que finalizan su turno cientos de obreros.

Resultado: todos los trabajadores del turno de tarde que cogíamos ese tren, ya no podemos utilizar ni el tren, ni el metro. ¿Así se fomenta el uso del transporte público?

Iñaki Arriaga Goirizelaia - En nombre de un grupo de afectados



Opera bufa
Asistimos a una ópera bufa con la situación del injustamente privado de libertad Iñaki De Juana. En un país donde se desarrollan leyes a la carta dependiendo de quien sea el reo y donde se rigen por impulsos viscerales de odio y venganza, es mejor taparse la nariz y mirar de reojo a los constructores de este Estado que administrativamente se conoce como España. Es de tal calibre el desaguisado existente en el poder judicial que causa hilaridad, si no fuese por lo serio y grave de la situación del preso político en cuestión.

Guste o no, todo este despróposito de no dejar en libertad a De Juana y la falsa alarma social que dicen que se produciría, solamente es creíble porque es un preso de cáracter político. Y claro está, en la joven democracia española esta cuestión es inasumible porque en el balance político existe un debe de gran calado que se llama la no solución de un enquistado conflicto situado en tierras vascas.

La derecha política española representada por el PP del aznarismo más reaccionario nos ofrece ajadas recetas del palo y tentetieso; inútiles por pura lógica. El Gobierno actual con Zapatero al frente quiso y no pudo, pero parece que no va a cejar en su empeño de llegar a una solución, en la que verdaderamente se dé la palabra y la decisión a los vascos.

Y en toda esta maraña política, Iñaki De Juana lleva ochenta y tantos días en huelga de hambre por reclamar su derecho de estar en libertad. El pundonor y la valentía de este hombre le puede llevar al final de sus días. El ya cumplió la pena impuesta por tribunales españoles y hoy más que nunca Iñaki debe estar en libertad y no ser un secuestrado de un Estado que lo mantiene como reo político.

Manuel Dominguez - Irun


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss