GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-02-01
Erretzearen aurkako Legea indarrean gaurtik

BAIONA

Gaur ezartzen hasiko dira 2006ko azaroaren 15ean leku publikoetan erretzearen aurka Estatu frantsesean onarturiko legea.

Lege horrek bi ezartze fase ditu. Lehenengoa, izan ere, gaur hasiko da, eta gune publiko itxi eta estali guztietan erretzea debekatzen du, hau da enpresa, administrazio, ikastetxe eta osasun etxeetan.

Lantegi batzuetanerretzeko guneak jartzen ahalko dituzte, baina horiek finkatzeko oztopo anitz jartzen ditu legeak. Gune horrek ez ditu 35 metro koadro baino gehiago izan beharko, eta oso aireztatua izan beharko du.

Horrekin batera, Estatu frantsesak tabakismoaren aurkako kanpaina azkar bat bideratzea erabaki du, eta erretzen uztea laguntzeko plan bat ere martxan jarriko du. Ondotik, hamaika hilabete barru, legearen bigarren fasea martxan jarriko dute. 2008ko urtarrilaren lehen egunean ostatu, jatetxe, diskoteka, kasino eta tabako estankoetan ere erretzea guztiz debekatuko dute. Europan, Estatu frantsesak izango du tabakoari buruzko legeria gogorrena.

Legea errespetatuko ez balitz, erretzaileak 68 euroko isuna izateko arriskua izanen luke; egoitzaren arduradunak, berriz, 135 euro.

Hamasei urte eta deus ez

Estatu frantsesean 1991n tabakismoaren aurkako lehen lege bat onartu zuten. Bertan, gune publiko, ostatu edo jatetxeetan erretzen ez dutenentzat gune bat jartzea aipatzen zen besteren artean.

Hamasei urte igaro dira Evin deituriko lege hori onartu zutenetik, eta gune askotan errespetatu gabe jarraitzen du gaur egun ere. Hori dela-eta, gaurtik ezartzen hasiko diren erretzeari buruzko lege berriaren eraginkortasuna zalantzan jarri dute azkeneko egunotan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Me sorprendería que interrumpiesen definitivamente el diálogo con ETA»
Iritzia
El diálogo, la negociación y el acuerdo no tienen alternativa
Kultura
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ez du Kontseilu Nagusiaren diru-laguntza jaso
Jendartea
Los grandes temas del día, en el arranque
Euskal Herria
«La palabra es libre y su uso no se puede castigar»
Euskal Herria
Ibarretxe: «Seguiré hablando con todos, porque no hay otro camino»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss