GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-16
EZKER ABERTZALEAREN AURKAKO EKINBIDE JUDIZIALAK
«Prozesuaren atarian gaude», esan du Batasunak
Ezker abertzalearen kontra Auzitegi Nazional espainolak hartu duen azken erabakiak gatazka gainditzeko prozesua oztopatzea duela helburu salatu zuen atzo Pernando Barrenak. Eta horren aurrean, prozesua indartzeko konpromisoa berretsi zuen Batasunak.

IRUÑEA

Auzitegi Nazional espainolak ezker abertzaleko sei kide inputatu gisa deklaratzera deitu izanak gatazka gainditzeko prozesua martxan jartzea oztopatzea duela helburu nabarmendu zuen atzo Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak.

Halere, egoera horren au- rrean ezker abertzaleak eta Batasunak prozesuaren aldeko apustuari eusten diotela berretsi zuen Barrenak. «Estatutik jasotzen dugun errepresioa handitzen den heinean, ekimen politikoa ere handitu beharra dago», adierazi zuen.

Iruñean Juan Kruz Aldasoro, Jon Garai, Ainara Armendariz eta Patxi Urrutiarekin egindako agerraldian, Pernando Barrenak esan zuen egoera honek «urduritasunez eta desesperazioz» ari direla frogatzen duela, «aldaketa politikoa datorrela» ikusten dutelako.

Hala, Barrenak hilaren 9an izandako greba eta mobilizazio egunaren harira esan zuen auzipetuak izatea «aitzakia baino» ez dela. «Bilatzen dutena prozesua baldintzatzea eta oztopatzea da. Noraino heltzeko prest dauden irudikatu nahi dute», adierazi zuen Barrenak.

«Gauzak horrela, prozesuaren atarian nahiago dute Auzitegi Nazionala ideien pertsekuziorako tresna gisa mantentzea, ezker abertzalea ezinbestekoa delako prozesua martxan jartzeko», esan zuen Barrenak.

PSOEren erantzukizuna

Egoera honen erantzukizunak nori dagozkion adierazteko garaian, Barrenak PSOErengana jo zuen, «Gobernu espainolaren gestioaren ardura» hari dagokiolako.

Horregatik, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren bi urteetako balantzea egiteko orduan, Barrenak ezker abertzalearen iniziatiba politiko guztiei «errepresioaz» erantzun dietela nabarmendu zuen. Horrez gain, gogora ekarri zuen Alderdien Legea oraindik indarrean dagoela, eta arau horrek ideien kontrako ildo errepresiboari argi berdea ematen diola, sakabanaketa politikak aurrera jarraitzen duela eta euskal preso politikoen zigorrak gogortzeko beste dotrina bat martxan jarri dutela.

Barrenaren ustez, PPren garaitik Auzitegi Nazionalean eta Estatuaren beste maila batzuetan oraindik dauden pertsonak soilik ez dira ari prozesua oztopatzen, PSOEk ere erantzukizun maila handia duelako afera honetan.

«Ezker abertzalearen kontra doaz, prozesua oztopatzeko helburu hori urteetan ezarri zaigun marko juridiko-politikoa agortua dagoela ohartu direlako da. Argi eta garbi ikusi dute marko horrek ez duela balio etorkizuna eraikitzeko ez eta gatazka gainditzeko ere, prozesu politiko baten atarian gaudelako», esan zuen Barrenak.

Horregatik, kezkati agertu zen Barrena PSOEk enfrentamenduari eutsiko dion ziklo berri baten aldeko apustua egin dezakelako.

Mahaikideakhonakoa nabarmendu zuen: «Azken asteotako gertakariek argi eta garbi utzi dute bai PSOE bai EAJ ezker abertzalea eta Batasuna ahultzen saiatzen ari direla prozesu honen hasierari begira gure jarrera baldintzatzeko asmoarekin».

Jarrera hori gogor kritikatu zuen Pernando Barrenak, «ezker abertzalearekin kontatu gabe» ez baita inolako irtenbiderik lortuko. «Ezker abertzalea ezinbesteko mintzakidea da; izan ere, herri honensektore garrantzitsu bat ordezkatzen baitu, eta, horregatik, kontuan izan behar gaituzte konponbiderako dinamikak martxan jartzen diren orduan».

Gauzak horrela, EAJren zein PSOEren jarrera horiek «oztopotzat» jo zituen Pernando Barrenak. «Gakoak Euskal Herrian egoten jarraitzen du,eta prozesu horren hasierako dinamika politikoa indartu eta blindatu egin behar da. Hori modu jakin batean egin behar da:prozesuaren kontra datozen eraso guztiei modu azkar batez erantzunez eta ekimen politikotik ahalik eta ahaleginik handiena jarriz, alderdien mahaia sustatuko duten oinarri sendoak adosteko», adierazi zuen mahaikideak.

«Denok gara behar-beharrezkoak horretarako. EAJtik hasita, Batasunatik pasata eta UPNraino iritsita. Eta horretarako ezinbestez eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu behar dira. Alderdien Legean eta errepresioan oinarrituriko estrategia behin betirako gainditu egin behar dira», gaineratu zuen mahaikideak.



Errazti ve «una estrategia contra el proceso»

ORDIZIA

La presidenta de EA, Begoña Errazti, constató que las citaciones contra miembros de la izquierda abertzale ola decisión judicial de ampliar las penas a presos políticos «se enmarcan en una estrategia que demuestra que en el poder judicial persisten sectores afines al PP dispuestos a poner todas las trabas posibles al proceso, incluso traicionando principios jurídicos básicos, como la no retroactividad de las leyes, o enfrentándose si hace falta al Congreso, como ha hecho el presidente del Tribunal Supremo, Francisco José Hernando».

Begoña Errazti, que participó ayer en una conferencia en Ordizia, advirtió que «la sociedad vasca no perdonará a quien trunque la dinámica positiva del proceso», refiriéndonse tanto a las bombas de ETA y «los altercados de las últimas semanas» como a «iniciativas judiciales con una clara pretensión política de boicotear cualquier avance y entendimiento para alcanzar la paz».

Exigencia social

En este sentido, la presidenta de EA recordó que «la pacificación y la normalización política, habiendo sido una exigencia constante de la sociedad vasca, es ya un mandato expreso y urgente de los ciudadanos, que debemos abordar con responsabilidad, por las consecuencias dolorosas y duras que supone». Y subrayó que esto «constituye el reto más importante de nuestro país».

A juicio de Errazti, «vivimos una coyuntura de tensionamiento y medición de fuerzas, en la que estamos observando amagos de volver a dinámicas anteriores. Pero no debemos caer en ese error, porque representan un callejón sin salida».

«Las vías políticas deben imponerse como un hecho irrefutable, para acabar definitivamente con el dolor y con todas las consecuencias de la violencia y consolidar un proceso que culmine con la normalización política», añadió.



Aralar critica que Zapatero «no está arriesgando nada»

IRUÑEA

El coordinador general de Aralar, Patxi Zabaleta, afirmó ayer que a su juicio «no se están dando los pasos necesarios para un proceso de paz del que tanto se habla en abstracto y tan poco se concreta».

Así, aseguró que el Gobierno español , ETA y Batasuna «no están a la altura de las circunstancias porque ni asumen ni demuestran la generosidad precisa en estas circunstancias».

Aralar considera por ello que «lo que era en la sociedad una ilusión generalizada se está convirtiendo en un elemento de preocupación, ya que si después de un año de la resolución del Congreso, cuando se puede dar por supuesto que existen relaciones, contactos o conversaciones, estamos donde estamos, o no hay capacidad o no hay voluntad».

Zabaleta reprochó por ello a José Luis Rodríguez Zapatero que «no está arriesgando absolutamente nada» y cuestionó su «debilidad ante los problemas en su partido y el marcaje del PP». Además, criticó a ETA por no decretar una tregua.



«Gure kontra bota duten hordagoaren aurrean gaude»
Ezker abertzaleko sei kideren kontra Auzitegi Nazional espainolak harturiko neurriak aztertzerakoan, Barrenak zera esan zuen: «Gure kontra bota duten hordagoa da». Ezker abertzalearen kultura politikoan subjektu kolektiboak garrantzia badu ere, bozeramaileak espetxera sartzeko arriskuan egotea «oso larria» dela gaineratu zuen. Halere, beste behin, prozesua martxan jartzeko borondatea berretsi zuen Barrenak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea