GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-16
Ezker abertzalearen aurkako beste ekinbide judizial bat
Batasunari «umekeriak egiteari» utzi, eta «heldutasuna» eskatu dio Urkulluk
Anoetako proposamenaren ostean egoera aldatu ez izana salatu zuen atzo Ińigo Urkulluk, horren harira zera berresteko: «ETAk behingoz armak utzi behar ditu, eta Batasunak, orain dela hamasei hilabete agindu bezala, gatazka kaleetatik atera eta bide demokratiko hutsei ekin behar die». EAJrentzat, «heldutasuna erakusteko ordua» ere bada.

BILBO

Prozesu demokratiko baten atarian ezker abertzalea «indargabetu» nahi izana egotzi zien Batasunak asteartean EAJri zein PSOEri, eta biak jo zituen azken erasoen «arduradun politikotzat», batik bat presoen aurkako neurriak eta Grande-Marlaska epailearen zitazioak aipatuz. Atzo erantzunik izan zuen Ińigo Urkullu agintari jeltzalearen partetik.

«Batasunak ezin du bere ezintasun edo nahiezak han-hemenka sakabanatzen jarraitu. Ezin du bere erruak inori leporatzen beti jardun; ezin du egun batean Euzko Alderdi Jeltzalea gutxietsi, bestean leialtasuna eskatu eta hurrengoan bakegintza eragozten ari direnak jeltzaleak direla salatu», esan zuen. Hain zuzen, orain 16 hilabete Batasunak Anoetan jakinarazi adierazpenaren harira EBBren balorazioa berriz irakurri eta jeltzaleek orduan esandakoak «erabat indarrean» segitzen duela esan zuen: «Agiriak oraindik ere bete-betean balio badu, horrek esan nahi du denak lehengo lepotik jarraitzen duela, ez dela funtsezko ezer berririk gertatu; 16 hilabete daramatzagula esne-berbetan, bazterrak nahasten, baina, orain arte, aurrera egin gabe».

«Behingoz gizarteari zor zaion seriotasuna erakusteko ordua» dela esan, eta hauxe gaineratu zuen: «ETAk behingoz armak utzi behar ditu eta Batasunak, behingoz ere, orain dela hamasei hilabete agindu bezala, gatazka kaleetatik atera eta bide demokratiko hutsei ekin behar die». «Umekeriak egiteari utzi eta Batasunak erakutsiko al du behingoz heldutasun apurren bat?», itaun zuen, alderdi abertzalea «leiala ote den gero eta eztabaidagarriagoa» dela esanez. EAJk, aldiz, bakegintza- bidean «bere esku zegoen guztia» egin duela esan zuen.

Gobernu espainolari dagokionean, berriz, jorratu beharreko bi urrats aipatu zituen agintari jeltzaleak: «Espetxe politika gizatasunez bideratzeari dagokion erabakia» zein «Fiskaltza Nagusiaren jokamoldea zentzuz eta taxuz betearazteari dagokiona», zehazki.

ETBri eskaini elkarrizketan, GBBko buru Joseba Egibarrek ere ukatu zituen Batasunaren akusazioak, eta Igor Angulo eta Roberto Sainzen heriotzen ostean, «kartzela politika beharrean», albistea beste bat izan dela salatu zuen, greba eta mobilizazioak aipatuz. Harentzat, hala lortu da kartzela politikaren arduradun PSOEk erantzukizuna gainetik kendu, eta ertzainen eta ezker abertzalearen arteko «liskarra» zein «abertzaleen arteko agertoki banaketa ere oso ongi administratzea».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea