GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-16
Gobernu espainolak preso politiko gazteek zigorrak EAEn betetzea ezeztatu du

MADRIL

Gasteizko Gobernuko Justizia sailburu Joseba Azkarragak eta Estatu espainoleko Justizia ministroJuan Fernando Lopez Aguilarrek bilera egin zuten atzo, Madrilen, beren alorreko hainbat gairen inguruan aritzeko. Besteren artean, auzi politikoengatik Auzitegi Nazionalak espetxe zigorra ezarri dien adingabeko euskal presoek zigorraldia EAEn betetzeko aukeraz eta justizia alorrean euskararen erabileraz eta haren egoeraz hitz egin zuten.

Parlamentu espainolean laster egingo dute Adingabekoen Legea berrikusiko duen eztabaida, eta hura izan baino lehenago planteatu nahi izan dizkio Lakuako sailburuak horrako gaiak Justizia ministro espainolari. Azken bost urteotan, «terrorismotzat jotako delituengatik» hamahiru euskal adinga- beko espetxeratzeko agindua eman dute. Horregatik, «hitzarmen bidezko» akordioa lortzeko aukera proposatu zion Lakuako Justizia sailburuak Lopez Aguilarri; hain justu ere, auzi politikoengatik zigortutako adingabekoek espetxealdia EAEn bete dezaten.

«Behintzat, aukera honetan sakondu ahal izateko, nolabaiteko borondatea dagoela uste dut», adierazi zuen Joseba Azkarragak bilera ostean Moncloan egindakoagerraldian. Estatu espainoleko Justizia ministroaren txanda iritsi zenean, aldiz, Lakuako Justizia sailburuak aukera hori ez zuen ontzat jo, eta legegintzaldi honetan alor horretan «aldaketarik» ez dela egongo baieztatu zuen.

«Aldaketarik» ez

Estatu espainolak alor judizialean aldaketarik ez duela egingo adierazi zuen, eta Lopez Aguilar Auzitegi Nazional espainolaz ari zen hitz egiten. Berak betetzen duen rolean «aldaketarik» ez dela egongo azaldu zuen. «Ez zigor funtzioan, ez espetxe politikan, ez terrorismoaren aurkako borrokan, ez eta terrorismoaren inguruko gertakari guztietan ere», esan zuen.

Aukera hori ezeztatzearekin batera, Adingabekoen Lege espainoleanaukera hori jasotzen dela gogorarazi zuen ministro espainolak, eta hori aurretiko akordio bat izanez gero egin ohi dela esan zuen. «Baina gaur egun ez dago akordiorik sinatuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin», amaitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea