«Literatura eta zazpi bekatu nagusiak», HUHEZIn
ARRASATE
“Bekatua eta haragikeria” izango dute hizpide gaur, arratsaldeko zazpietan, Arrasateko Monterron jauregian, Aitzpea Goenagak, Iñigo Lamarcak eta Jabier Muguruzak, Ana Urkizaren zuzendaritzapean. Horixe izango da Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientziak Fakultateak (HUHEZIk) “Literatura eta zazpi bekatu nagusiak” lelopean antolatu duen literatur asteko lehenengo ekitaldia.
Gainerako ekitaldi guztiak HUHEZIk Eskoriatzan duen egoitzan izango dira, areto nagusian. Martxoaren 20an, 19.00etan, Kirmen Uriberen txanda izango da eta inbidia izango du hizpide. Hasier Etxeberriak jatunkeriari buruz hitz egingo du martxoaren 21ean, 19.00etan. 22an, 11.30ean, berriz, Unai Elorriaga handiusteaz mintzatuko da. Nagikeria izango da Harkaitz Canok martxoaren 23an jorratuko duen gaia.
|