Euskal Kantu Txapelketako kanporaketa, Urretxun
URRETXU
Larunbatean abiatuko da Urretxun Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketa. Labeaga aretoan izango da hitzordua, 19.30ean.
Urretxukoa txapelketako lehenengo kanporaketa baino ez da izango. Bigarrena, berriz, Oiartzunen jokatuko dute, martxoaren 25ean. Finala, azkenik, Azkoitian izango da, Baztartxo aretoan, apirilaren 1ean.
Euskal Kantuzale Elkartekoek hiru sail eratu dituzte: bakarkakoa, bikotekakoa eta taldekakoa. Sail bakoitzean banatuko dituzten sariez gain, sari berezi bat emango diote sortze lan edo ekarri onena egiten duenari.
Nolanahi ere, txapelketa den arren, antolatzaileek ez dute lehia sustatzea helburu, kantuzaletasuna bultzatzea baizik. «Euskaldunok kantatzeko dugun zaletasunari eutsi nahi diogu eta kantari berriak plazaratzen lagundu», esan dute.
|