GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-16
Euskal kultura eta euskararen erabilera elkartzen dituen egitasmo pedagogikoa
·Euskal Kultur Erakundeak sortu «Bat, biga, hiru»ren emaitza Luhuson ikusi ahal izanen da

BAIONA

Bat, hitz bat. Biga esaldi. Hiru testu. “Bat, biga, hiru” izena du Euskal Kultur Erakundeak Hiru Saretako ikastetxeei proposatu dien egitasmoak. Bertan, euskal kultura lanabes izanik, gaztetxoek idazketa eta irakurketa landu behar izan dituzte marrazketarekin eta irudimenarekin batera.

Haurrek nahi duten hitza aukeratu dute eta zergatik aukeratu duten idatzi eta gero, marraztu behar izan dute. Biga partean, esahera zahar bi irudikatu behar izan dituzte, eta azkenik hiru alegia idatzi eta gogoz ikasten saiatu dira.

Seaska, Euskal Haziak eta Biga Baiko 23 ikastetxek eta 512 haurrek hartu dute parte EKEk Batekmila egitasmoan irakaskuntza integratzeko sortu duen sailean.

Gaztetxo guztien lana Luhusoko gelan ikusi ahal izanen da martxoaren 25ean eta 26an. Erakusketarekin batera zenbait ikaslek alegiak antzeztu, irakurri edo kantatuko dituzte. Horretaz gain, 25ean Haurrock taldearen kontzertua izanen da arratsaldeko lauretan, eta 26an haurrentzako jokoak Xiba elkartearekin.

Haurrek alegiak ikasteko Arantxa Hirigoyenek hitzak moldatu ditu, eta Philippe Alborrek testuak musikatu ditu. Udako oporrak aitzin alegia musikatuekin disko bat kaleratuko du EKEk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea