GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-16
Elorrion egingo duten Ibilaldiak prest du kantua

BILBO

Elorrioko Txintxirri ikastolako arduradunak ari dira pixkanaka Ibilaldirako dena prestatzen, eta atzo abestia eman zuten ezagutzera. Datorren maiatzaren 28an ospatuko den festarako kantuaren letra Aritz Luzarrek idatzi du, eta ahotsa, Luzar berarekin batera, Vulpes taldeko Mamen Rodrigok ipini dio.

“Ibilaldia, ametsera batzen gaituen katebegia” leloa du, eta antolatzaileek atzo zera argitu zuten: «Leloan, Ibilaldia bera ageri da batzen gaituen katebegi legez, hala ere, ateak zabalik uzten ditu zuek bilatu edo erabaki dezazuen zer den zinez batzen gaituena».

Luzarrek euskararen erabilera eta transmisioaren garrantzia islatu nahi izan du, «euskara museo batean gordetzeko hizkuntza izan ez dadin. Gure esku dago erabiliaz biziaraztea», esan zuten.

Hizkuntzari dagokionez, bizkaieraren aldeko hautua egin da eta Elorrion ohiko diren «iruntza», «hegeran» edo «katamixarra» bezalako hitzak entzun daitezke kantuan. «Kanta alaia da, erritmo ugari dituena, eta, batez ere, partehartzea bultzatzen du», adierazi dute.

Atzoko aurkezpenean Manu Aurrekoetxea (Bizkaiko Ikastolen Elkartea), Iñaki Erroz (Txintxirri ikastola), Urko Igartiburu (musikaria) eta Mamen Rodrigo (ahotsa) izan ziren. Ekitaldi berean “Hitzak batzen gaitu” izeneko liburua ere aurkeztu zuten. Unai Elorriaga, Julen Gabiria, Gotzon Hermosilla, Miren Agur Meabe, Manu Etxeberria, Gontzal Mendibil, Igor Estankona, Leire Bilbao, Arrate Egaña eta Jon Arretxek ipuin bana idatzi dute eta Eleak eman du argitara.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea