GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-16
Lehengaiak garestitu direlako kezkatuta agertu da Adegi
Industria arloko lehengaiak garestitu direla jakinarazi zuen atzo Adegik, baita prezioen igoera horrek Gipuzkoako enpresetan «zailtasun larriak» eragin ditzakeela aurreratu ere. Hain zuzen ere, enpresek lehengaien garestitze hori produktuaren azken prezioan ezingo dutela konpentsatu adierazi zuen Gipuzkoako enpresarien elkarteak.

DONOSTIA

Adegik, Gipuzkoako enpresarien elkarteak, industriako lehengaien garestitzea dela-eta kezkatuta dagoela aitortu zuen atzo. Hain zuzen ere, Gipuzkoako industria sektorearen %90 enpresa txikiz edo ertainez osatuta daudela azaldu ostean, enpresa horiek lehengaien garestitzea produktuaren azken prezioan ezingo dutela konpentsatu esan zuen.

Horrenbestez, datozen hilabeteetan Gipuzkoako enpresek «zailtasun larriak» izan ditzaketela aurreratu zuen, baita lehengaien garestitzeak jadanik eragina izan duela adierazi ere. «Hiru urte igaro dira igoera handiekin, eta baliteke egoera honek enpleguari eragin izana», jakinarazi zuen.

Egoerari aurre egitearren, Adegik «lehengaien erabilpen egokia» egiten jarrai dezaten gomendatu zien enpresei. Era berean, erosketen azterketa egin eta nazioarteko merkatuei buruzko ikuspegia zorroztu dezatela eskatu zien. «Hala egiten ez badute, egoerak eragin larriagoa izango luke emaitzetan. Kasu batzuetan, atzera bueltatzeko aukerarik ez litzateke egongo», jakinarazi zuen.

%49ko igoera metaletan

Gipuzkoako enpresarien elkarteak lehengaien inguruan egindako ikerketaren arabera, industria arloko metalezko lehengaien prezioak %49 gora egin du 2006. urteko lehenengo bi hilabeteetan, joan den urteko urtarrileko eta otsaileko datuekin alderatuz gero.

Industriako beste lehengaien artean, zinc-ak %82,5 egin du gora; kobreak, %64,7; berunak, %42,5; eta aluminioak, %41,4%.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea