Jaioterrian lurperatuko dute Slobodan Milosevic
Yugoslavia ohiko presidente izandakoaren gorpuzkiak Amsterdametik Belgradera iritsi ziren atzo. Azkenean, hileta pribatua izango da, eta Pozarevac jaioterrian egingo dute, zapatuan. Estatuburu baten ohoreak ez ditu jasoko, baina hil-kapera eta omenaldi publikoa egingo diote Belgraden.
BELGRADE
Slobodan Milosevicen gorpua haren jaioterrian, Serbiako Pozarevac herrian, lurperatuko dute azkenean. Serbiako Gobernuak ez du baimenik eman, bere familiak eta jarraitzaileek eskatu duten moduan, estatuburu bati dagokion hileta egiteko. Familiak eskatu zuen hileta eta lurperatzea Belgraden izan eta Armadak horretan parte har zezala. Nolanahi ere, herritarrek gorazarre egiteko aukera izango dute, hil kapera jarriko dutelako eta omenaldi publiko bat egingo zaiolako.Yugoslavia ohiko presidente ohiaren zerraldoa Amsterdametik autopsia han egin zioten Belgradera eraman zuten atzo arratsaldean. Aireportuan, zain, Milosevicen SPS alderdiko buruzagiak eta hainbat jarraitzaile zeuden. Serbiako bandera eta arrosa-sorta bat zerraldoaren gainean paratu ondoren, hiriburuko ospitale bateko gorputegira eraman zuten. Hil-kapera gaur eta bihar jarriko dute hiriburuan, SPSko presidenteorde Milorad Vucelicek jakinarazi zuenez. Zapatuan, Pozarevacera eraman aurretik, Serbiako Parlamentuko egoitzaren aurrean omenaldi publikoa egingo diote. Hileta pribatua arratsaldean egingo dute, eta bertan izango dira Milosevicen alarguna eta semea.
Alarguna eta semea, hiletan Serbiako agintariek trabarik ez zietela jarriko agindu zuten; hasieran bestelakorik zabaldu bazen ere, Mirjana Markovic alargunari pasaportea ez diotela kenduko eta Marko semea ez dutela atxilotuko argitu zuen Barne ministroak. Markovic Errusian bizi da erbestean, Serbian bere gaineko atxilotze agindua dagoelako. Belgradeko auzitegi batek, ostera, bertan behera utzi zuen asteartean.
El TPIY estudia desclasificar varios documentos para aclarar la muerte
GARA
LA HAYA El Tribunal Penal Internacional para la antigua Yugoslavia (TPIY) estudia la posibilidad de desclasificar documentos del caso de Milosevic para entregárselos a las autoridades holandesas que están investigando la muerte del ex presidente serbio. El presidente del TPIY, Fausto Pocar, encargó a una cámara del tribunal que estudie esta cuestión, pero no se ha fijado fecha para las audiencias. El tribunal anunció ayer la decisión. Sin embargo, las autoridades holandesas negaron estar investigando la muerte. Los documentos sobre la muerte de Milosevic, incluidos detalles sobre su medicación, también serán usados en la investigación interna del TPIY sobre la muerte del ex presidente federal. Milosevic fue encontrado sin vida en su celda del centro de detención del TPIY el sábado.
|