Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Talde ekologistek errausketa behin betiko baztertu dezatela eskatu dute
·San Markoseko zabortegiaren egoera politikarien «arduragabekeriak» eragin duela esan dute
Ekologistak Martxan, Haritzalde, Eguzki eta Greenpeace talde ekologistek San Markoseko zabortegia ixtearen alde eta erraustearen aurka duten jarrera berretsi dute, eta errauste-planten proiektuak «behin betiko baztertzeko» exijitu zioten Gipuzkoako Diputazioari. Egungo egoera «politikarien ardura zuzena» dela ziurtatu eta herritarrek prozesuan parte hartzea bidera dezala eskatu zuten. San Markoseko Mankomunitatearekin biltzea, prozesuaren jarraipena egingo duen batzorde bat osatzea eta hondakinen kudeaketaren gaineko erreferenduma egitea ezinbestekotzat jo zituzten.
DONOSTIA
Greenpeace, Ekologistak Martxan, Haritzalde eta Eguzki talde naturazale eta ekologistek azken egunotan San Markoseko zabortegia ixtearen eta errausteko plantak ezartzearen gainean politikariek hartu duten jarrera eta egin dituzten adierazpenak izan zituzten mintzagai. Talde ekologistek testu bateratu bat aurkeztu zuten eta, bertan ziurtatzen denez, San Markoseko egoera «gaur egun itxi nahi duten politikarien ardura zuzena da». Zabortegiaren kudeaketaren eta funtzionamenduaren ondorioz sortutako usain txarrak eta bertako bizilagunei sorrarazi zaizkien kalteak aipatu zituzten, eta konponbidea materia organikoen gaikako bilketaren eta «tratamentu egokiaren bidetik» konpostatzea eta biometanizazioa etorriko dela nabarmendu zuten. «Arazoa ez da konponduko Donostiako zaborrak tokiz aldatuta, usainen eta emisioen zergatia gehiegizko materia organikoaren pilaketa baita», ziurtatu zuten talde ekologistek. Hondakinen arazoa gainditzeko asmoz, ekologistek San Markoseko Mankomunitatearekin biltzeko eskatu eta herritarren parte-hartzea ziurtatuko duen batzorde bat eratzea proposatu zuten. Azken horrek zabortegiaren itxiera prozesuaren jarraipena egitea eta informazioa publikoa izatea bideratuko lukeela azaldu zuten. Era berean, hondakinen kudeaketaren gaineko herri galdeketa bultzatu beharra nabarmendu zuten. Errauste-plantak martxan jartzeko lau urte gutxienez beharko liratekeela ikusita, Ekologistak Martxan taldeko kide Kepa Olaitzek salatu zuen politikariek esan beharko dietela denbora-tarte horretan hondakinekin zer egin. Alde horretatik, Greenpeaceko ordezkari Juantxo Lopez de Uraldek honako hau adierazi zuen: «Errauste-plantei ematen zaien bultzadaren atzean izugarrizko interes ekonomikoek egon behar dute, bestela ez baita ulertzen hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzen ez duen proiektua aurrera eramatea».
Politikarien «joko zikina»
Errenteriako, Altzako eta Pasaiako biztanleen kexatzeko ekimenei ere aipamena egin zieten. Olaitzek onartu zuen ekimen horiei politikariek eman dieten garrantzia dela-eta «harrituta» dagoela. Gizarte eragile ugarik erraustearen sistema eta zabortegiaren kudeaketa «desegokiak» direla nabarmentzen hamabost urte inguru daramatzatela azaldu zuen, eta erantzun politikorik ez dutela jaso salatu. Aldi berean, San Markos inguruko biztanleekin hartu duten jarrera «oso bestelakoa» dela nabarmendu zuen. Jarrera aldaketaren atzean «politikarien joko zikina» dagoela azaldu zuen Olaitzek, gauzak «nahasi» eta biztanleak «bata bestearen aurka jarri» nahi dituztela argi baitago. Bide beretik, Lopez de Uraldek errauste-planten gaineko eztabaida 1994 urtean sortu zela ekarri zuen gogora, eta Gipuzkoako Diputazioaren eta San Markoseko Mankomunitatearen jarrera dela-eta bera ere «harrituta» dagoela esan zuen: «Paperak galdu dituzte; eurek egin duten kudeaketaren aurkako kexak ospakizun gisa hartzen dituzte». «Erakunde horiek zabortegian egin duten kudeaketa kaskarra amaitzeko konponbide bakarra errauste-plantak ezartzea dela sinetsarazi nahi digute», salatu zuen. Donostiako alkate Odon Elortzaren «bat-bateko iritzi aldaketa» ere izan zuten mintzagai. Elortzaren erabakia gaitzetsi eta berak aipatutako «irtenbide demokratikoa» bilatzeko bide zuzenena herri galdeketarena dela errepikatu zuten.
«Gehiengo demokratikoa?»
Eguzkiko kide Arantxa Ozio Elortzaren adierazpenen gainean aritu zen. Donostiako alkateak «gehiengo demokratikoaren iritzia» errespetatu zuela esan bazuen ere, Ozioren iritziz, Odonek aipatzen duena ez da ez gehiengoaren nahia, ez erabaki demokratikoa.«Ez da herritarren gehiengoa kontuan hartzen, politikarien eta alderdi politikoen arteko akordioa soilik baita», argudiatu zuen. «Ezin da esan demokratikoa denik, udal-hauteskudeetan zenbait herritarrek ezin izan zutelako euren ordezkarien aldeko boza eman», jakinarazi zuen. Alde horretatik, Zestoako herri galdeketan biztanleen %91 errauste-planten aurka azaldu zirela eta Txingudin erreferenduma «ukatu» egin zutela ere gogorarazi zuen. Herri galdeketa egin eta herritarren %82 aurka azaldu zirela eta 14.000 pertsonak alegazioak aurkeztu zituztela nabarmendu zuen. Hondakinen kudeaketa egoki baten alde eta errauste-sistemaren aurka Irunen, Hondarribian eta Donostian 5.000 pertsona eta Urnietan 2.000 lagun mobilizatu zirela ere gogorarazi zuen. Beraunen zabortegiaren itxieraren alde egindako elkarretaratzeetan politikariek jarri duten arreta eta errauste-plantak ezartzeko nahia hertsiki loturik daudela iritzi zuen Eguzkiko kideak.
La Diputación ve «una posible solución» tras la «rectificación» de Elorza
DONOSTIA
El portavoz de la Diputación de Gipuzkoa, Koldo Azkoitia, opinó ayer ante los medios de comunicación que el alcalde de Donostia, Odón Elorza, «ha asumido por fin que el problema de las basuras es suyo», y señaló que la «razón principal» que le ha llevado a «reorientar» su conducta es que la situación actual precisa de «soluciones urgentes». Tras considerar que la «rectificación» de Elorza en materia de incineradoras «ha situado el problema en unas condiciones objetivas que pueden hacer posible una solución», aseguró que la «moratoria de estudio» de cuatro años que propone «no es realista».«El retomar la vía del consenso y de la solución viene derivada del hecho patente de que la población donostiarra también es consciente de que la gestión de las basuras requiere de la implicación del Ayuntamiento, que es en definitiva el que cobra», opinó. Tras el cambio de actitud de Elorza, la Diputación aseguró que aceptará la ubicación que proponga el Consistorio donostiarra y afirmó que su labor consistirá en «conciliar voluntades entre las partes implicadas, para posibilitar una solución integral al problema y que Gipuzkoa sea un referente en la gestión de residuos en el entorno». Azkoitia dijo que la Diputación «apostará por la reutilización en la medida que se pueda» y destacó que, a día de hoy, sólo es posible reciclar «el 30% de los residuos sólidos. El resto necesita un tratamiento definitivo». Así argumentó Azkoitia que el planteamiento del alcalde donostiarra de una «moratoria de estudio» de cuatro años «no es realista. La realidad es que ahora el 70% requiere de un tratamiento finalista», concluyó Koldo Azkoitia.
PSE: «En Landarbaso, no»
El secretario general del PSE de Gipuzkoa, Miguel Buen, consideró ayer que, tras la decisión de Elorza, el problema de la gestión de residuos «está desbloqueado».No obstante, aseguró que se opondrá «frontalmente» a que la incineradora de Donostia se ubique en Landarbaso tal como propuso el PP, o «en cualquier zona que se encuentre en la periferia de San Marcos». Argumentó que esta área es cercana a los núcleos urbanos de Errenteria-Orereta y Pasaia, que «han soportado durante 30 años el vertedero de San Marcos». Recordó que landarbaso limita con Peñas de Aia, por lo que calificó la propuesta del PP de «auténtica locura». Expresó su apoyo al Plan Integral de Gestión de los Residuos Urbanos de Gipuzkoa (PIGRUG), y consideró que, pese al pronunciamiento de la Mancomunidad de San Marcos, «no es imprescindible» que los plenos de los ayuntamientos de Lasarte-Oria y Donostia, ambos gobernados por el PSE, adopten ningún acuerdo en pleno sobre el cierre del vertedero de San Marcos. La Mancomunidad acordó instarles a que se manifiesten respecto al compromiso de aprobar el cierre del vertedero en 2006 y que faciliten la tramitación para construir la incineradora. Por su parte, Bidasoako Batasuna aseguró que la voluntad de los habitantes de Hendaia, Irun y Hondarribia «no es tenida en cuenta» y criticó que «los alcaldes del eskualde hacen oídos sordos y siguen adelante intentando imponer su incineradora».
Barquín: «En Txingudi, la situación está avanzada»
DONOSTIA
La miembro de Ekologistak Martxan Pilar Barquín se refirió a la situación en Txingudi. Destacó que la situación es «complicada» y está «avanzada», puesto que el Gobierno de Gasteiz «está terminando de estudiar las más de 14.000 alegaciones que se presentaron en mayo del año pasado y espera que para verano esté lista la Declaración de Impacto Ambiental». Barquín señaló que el proceso sobre la posible implantación de una incineradora en Txingudi se ha llevado «con la más absoluta miseria democrática; ha habido más de 14.000 alegaciones a un estudio de impacto ambiental, se han entregado más de 25.000 firmas en los ayuntamientos de Hondarribia e Irun, se negaron a hacer un referéndum sobre este tema y prohibieron una consulta popular, que al final hubo que hacerla de forma precaria, en la calle y en la que participaron 16.000 personas». En aquella consulta popular, el 82% de los consultados se mostró en contra de la incineradora y a favor de realizar un referéndum.
Llaman a unirse a la marcha de Txingudi
El colectivo ecologista recordó que este sábado se realizará una manifestación en contra de la incineración. que partirá a las 16.30 desde Irun, pasará por Ficoba a las 17.30 y terminará en Hendaia. Recalcaron la necesidad de concienciarse «porque las incineradoras, si se implantan, nos van a afectar a todos». -
|