Hendaiako basoak zaintzeko deia egin dute ekologistek
HENDAIA
Txingudi-Ecologie taldea, atzo plazaratutako prentsa adierazpen batean, Herriko Etxea Hendaiako basoak suntsitzeko egiten ari den bi ekimenen kontra agertu zen. Bestalde, kostaldeko hiriko biztanleei gelditzen diren basoak babesteko eskatu zien.
Lizardi Park-en Eurl Sopit eta Herriko Etxea gauzatzen ari diren egitasmoan bi baimen aldatzaile aurkeztu dituztela salatu zuten. Aldaketa horien berri ez da agertzen ez Herriko Etxeko afixetan, ez eta lur eremuan bertan ere.
Hendaiako Herriko Etxea Txakamartegia basoan gauzatzen ari den egitasmoaren kontra ere agertu ziren. Horren arabera, hasieran, inguruko lanetako hondakinak uzteko izanen da, eta gero, bigarren epe batean, etxeak eraikiko dituzte. Aturri-Garona ur agentzia ere egitasmo horren kontra agertu da.
|