GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-16
Leioako campuseko egoera salatu du IAk

LEIOA

Ikasle Abertzaleek prentsaurrekoa eman zuen atzo EHUko Leioako campusean, bertako hizkuntz egoera salatzeko. Ikasleen sindikatu horren arabera, bertako hizkuntza eskubideen urraketak «denbora handia» darama indarrean, eta unibertsitate horretako errektore Juan Ignacio Perezek euskararen normalizaziorako ahaleginak egiten urtebete daramala esan arren, «urratsik gabeko ahaleginak» direla azaldu zuen IAk. Horiek hala, ez daudela EHUren hizkuntza politika hori onartzeko prest adierazi zuen, eta Bolognako «mamu neoliberalak» arazoa areagotu baino ez duela egingo gehitu.

Egoera oker horren isla modura, Ikasle Abertzaleek urteak daramatzate fakultate bakoitzeko ikasketetako egoera konkretuak aztertzen, eta atzoko agerraldian azken datuak jakinarazi zituzten:

Zientzia Politikoetan eta Soziologian, 65 ikasgaitik 9 baino ez dira euskaraz, eta Kazetaritzan eta Publizitatean 101etik 37 soilik. Medikuntzan, lehen zikloa osorik euskaraz egin daitekeela dioten arren, Ikasle Abertzaleen datuek gezurtatu egiten dute hori, eta, gainera, fakultate horretan «irakasle euskaldunak kontratatzearen aurkako jarrera» dagoela salatu zuten atzoko agerraldian parte hartu zuten ordezkariek. Zientzietako bigarren zikloan, 331 ikasgaitik 79 baino ez dira euskaraz, eta azkenik, Zuzenbidean, hautazko gehienak gaztelaniaz dira.

Egoera hori izanik, IAk apirilaren 6an kalera ateratzeko dei egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea