GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-16
Ikasle Kontseilurako bozetan «ilun» jokatu izana ukatu du Perezek

GASTEIZ

Ikasle Abertzaleak buru diren EHUko Ikasle Kontseilua «araudiari jarraituz eta normaltasun osoz» eratu zutela esan zuen unibertsitate horretako errektore Juan Ignacio Perezek. Era berean, errektoretza taldeak hautagai baten edo besteren alde egiteko edo ikasleen ordezkaritza gutxitzeko ilun jokatu izana ukatu zuen.

EHUko errektorea PPren eskariz agertu zen Legebiltzarrean, gaur egun indarrean dagoen Ikasle Kontseiluaren aurrekoa hautatzeko prozesuan egondako «irregulartasunak» azal zitzan. Oraingo kontseiluko ­abenduaren 22an hautatu zuten EHUko ikasleek­, buru Ikasle Abertzaleak taldea da. Aurreko kontseiluko kideak, «irregulartasunak» izan zirela-eta, 2005eko uztailaren 21ean izendatu zituzten errektoretza taldeak eginiko zozketa baten bitartez. Azken puntu hori izan zen eztabaidagai nagusia, eta Perez «guztiz harrituta» agertu zen «gai tekniko» baten gaineko arrazoiak eman behar izateagatik.

Atzoko batzordean, errektoretza taldeak «modu ilunean» jokatu zuela eta horren helburua «ikasleen ordezkaritza gutxitzea» zela adierazi zuen PPk. Nahiz eta errektoreak hori guztia behin eta berriz ukatu, aurreko ikasle kontseiluko zuzendari Igor Ortegok puntu horretan oinarritu zuen mintzaldia.

Ordezkaritza uneoro

Perezek esan zuenez, zozketaren helburu bakarra ikasleek uneoro eta zilegitasun osoz ordezkaritza bat izan zezatela bermatzea izan zen, baina 2005eko otsaileko hauteskundeetako epeak zehaztean «akatsen bat» egitea posible dela onartu zuen.

Ortegok hauteskundeetaranahikoa denborarekin ez deitu izana kritikatu zion errektoretza taldeari, eta hori «prozesuan parte-hartze handia egoteko» Perezen taldearen «borondate faltari» egotzi zion. Parte-hartze eskasa, Ortegok esan zuenez, IArentzat da onuragarria, jarraitzaile «leialagoak» dituelako. Errektoretza taldeak, hala, ikasleen ordezkaritza gutxitzea lortzen duela salatu zuen kontseiluko buru izandakoak.

Ikasle Abertzaleek, bestalde, agerraldia «IA kriminalizatzeko beste ahalegin bat dela» salatu zuten. Hala ere, bai UPNAko baita EHUko kontseiluetan duten gehiengoari esker, euskal ikasleen eskubideen alde egiten jarraituko dutela adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea