Pirritx eta Porrotx Hendaian Integrazio Batzordearen alde
HENDAIA. Hamalaugarren urtez segidan, Hendaiako Akelarre Elkarteak Udaberriko Besta antolatu du. Martxoaren 9an Beltzenia Pilotalekuan izango da jaialdia, eta, azken bederatzi urteetan bezala, Pirritx eta Porrotx pailazoak bertan egongo dira, oraingoan «Maite zaitut» ikuskizunarekin. Sarrera bakoitzetik euro erdia Seaskako Integrazio Batzordearentzat izanen da.
|