Gehien jartzen diren izenak Iker, Ane, Lucia eta Javier dira
DONOSTIA
Lucia eta Javier Xabier batzuetan izan dira 2005. urtean Nafarroan jaiotakoei gehien jarri dizkieten izenak, Nafarroako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez. Nesken kasuan, Luciaren atzetik datoz Leire, Maria, Paula eta Nerea. 2005ean zerrenda horretan nabarmen gora egin dutenen artean daude, berriz, Naroa eta Sara izenak.
Mutilen kasuan, Javier izenaz gain, Aimar ere oso maitea dute Nafarroan, eta horien atzetik datoz Unai, Mikel, Pablo eta Iñigo, besteren artean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, Iker eta Ane izan dira jaun eta jabe 2005ean. Ane izenaren kasuan, 1996. urteaz geroztik zerrendan lehen postuan dago. Atzetik datoz 2005. urtekoan Irati, Leire, Naroa, Paula, Nerea, Uxue, Izaro, June eta Lucia. Mutilei dagokienez, Ikerren atzekoak honakoak dira: Jon, Unai, Asier, Ander, Mikel, Eneko, Aimar, Aitor eta Oier.
|