GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-16
Tokiko telebista digitalen dekretuak euskarari huts egiten diola esan du EKTk
Lakuak datozen hilabeteetan tokiko telebista digitalen esleipenak arautzeko dekretua aterako du. Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) kritiko agertu da dekretu zirriborroarekin, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak ez dituela bermatzen uste baitu. Salatu duenez, euskaldunen %79k eta ia-euskaldunen %95ek «nagusiki erdarazkoak izango diren tokiko telebistak soilik» ikusi ahal izango dituzte. Ikusitako gabeziekin txostena bidaliko dio EKTk Lakuari.

DONOSTIA

Lakuaren testuaren sarreran «hiritar guztien tokiko komunikabideetan eskaintza bere hizkuntzetan izateko eskubidea» bermatzeko asmoa agertzen bada ere, Euskarazko Komunikazio Taldearen iritziz, norbaiten hizkuntza eskubideak bermatzekotan, dekretu zirriborroak «erdal hiztunenak» bermatuko ditu. Izan ere, talde horren hitzetan, euskaldunen %79k eta ia-euskaldunen %95ek «nagusiki erdarazkoak izango diren tokiko telebistak soilik» ikusi ahal izango dituzte.

EKTk «hutsune nabarmenak» ikusi ditu dekretu zirriborroan, eta horien bueltako txostena bidaliko dio Gasteizko Gobernuari. Batetik, eta salatu duenez, dekretu proposamenak ez du ziurtatzen eskualde bakoitzean euskara hutsezko katerik egongo denik; esleipenera aurkezten diren enpresen eta epaimahaiaren borondatearen baitan egongo baita hori. Horren parean, dekretuak %85 eta %90en erdarazkoak izango diren kateak egotea ahalbidetzen duela agertu du EKTk.

Bestetik, herritar ia euskaldunak aintzat hartu ez izana salatu du. Dekretuak demarkazio bakoitzeko euskaldunen kopurua hartzen du kontuan, eta horren araberako euskararen erabilera indizea ezartzen die telebistei. EKTren iritzirako, «ulertezina» da ez hartzea aintzat ia euskaldunak ­euskara nekez edo gaizki hitz egin eta ondo edo nekez ulertzen dutenak­, ikusle potentzialak baitira euskarazko telebistarako. Horiek hala, euskararen erabilera kuotak finkatzerakoan, euskaldunak eta ia-euskaldunak kontuan hartzeko eskatu du.

Gainera, dekretu zirriborroak hamar urteko epea ezartzen du euskararen erabileraren indizea betetzeko. «Hasieran indize horren %70 baino ez da bete behar, eta, zerbitzu publikoa bete behar badute ere, enpresa pribatuoi gizartearen atzetik joatea onartuko zaie», kritikatu du EKTk. Hartara, hori aldatu eta erdarazko kateek ezartzen den euskararen kuota «hasieratik bete behar izatea» ezartzeko eskatu dio Lakuari.

Azkenik, euskarazko programazioa prime-timen agertzea ez dela bermatzen salatu du Euskarazko Komunikazio Taldeak. Berez, prime-time 20.00etatik gauerdira bitarteko tartea da. Lakuaren dekretuaren arabera, ordea, 7.00etatik gauerdira artekoa da. «Dekretuak euskarazko programazioa prime-timen eman behar dela arautzen badu ere, praktikotasunean, telebista kateak izango dira euskarazko edukiak noiz jarri erabakiko dutenak», agertu du EKTk. Hartara, prime-time telebista orokorrek daukaten bera izateko eta hor ere euskarak legezko proportzioan izateko lekua eskatu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Un pueblo en pie sabe lo que debe hacer»
Ekonomia
Irizar alcanzó en 2005 las mejores cifras de su historia y aumentó su beneficio un 50%
Mundua
Indignación y huelga general palestina contra el asalto militar israelí de Jericó
Kultura
Orfebres y plateros, un oficio en extinción
Kirolak
Evita el tropiezo y despeja el camino
Kirolak
«Ogeta frontoi ona da erasorako, defentsan izaten dira komeriak»
Euskal Herria
Juan Mari Olano es encarcelado tras comparecer ante el juez Grande-Marlaska
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea