Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dute BBK saria
DONOSTIA
Sailkapen faseko saio guztiak jokatu ondoren, Durangaldea eta Ipar Uribe geratu dira multzo bakoitzean sailkapeneko buru, eta biek jokatuko dute hilaren 31n, ostiralean zortzi, arratsaldeko zazpietan hasita, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, BBK sariketaren finala.
Aipatutako bi multzo horietako lehenean Durangaldeak 2 saio irabazi ditu, Busturialdeak bat eta Arratiak bat ere ez. Bigarren multzoan, berriz, Ipar Uribek bi saio irabazi ditu, Lea-Artibaik bat eta Bilboaldeak bat ere ez.
Sailkapen faseko azken saioak Arratzun eta Markinan jokatu dituzte aste honetan. Arratzuko saioan Busturialdeak jokatu zuen Du- rangaldearen kontra, eta, handien mailan Busturialdekoak nagusitu baziren ere, orotara Durangaldeak irabazi zuen, sei puntuko aldeaz izan bazen ere. Aitor Beitia, Amaia Aurrekoetxea eta Olatz Ibarluzea ziren Busturialdeko txikien mailan, eta Amaia Uribe, Ander Elortegi eta Amaia Jauregizar handien mailan. Durangaldetik Eñaut Uruburu, Xabier Irakulis eta Miren Amuriza ziren gaztetxoen mailan, eta Jon Unanue, Ibi Guridi eta Enea Pinillos gazteenean. Markinako saioan Lea-Artibai eta Bilboaldea neurtu ziren eta lehenak irabazi zuen hamasei punturen aldearekin, handien mailako saioan Bilboaldekoak nagusitu ziren arren.
|