GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-23
Andrade: «Cabo Verdeko tradizioa doinu askotarikoei nahastea maite dut»
Maiatzean kaleratuko duen lehen diskoa aurkezteko munduko hainbat herritan barrena egiten ari den itzulia dela-eta, Mayra Andraderi Biarritzen entzuten ahalko zaio bihar, Gare du Midi aretoan. Karidadeko Benta taldearekin batera arituko da, eta Cabo Verdeko kantariak erritmo askotarikoak nahasten dituen abestiak azalduko ditu. Haren esanetan, bere herriko tradizioko musikari lotua izan arren, munduan zehar ibili ondoren ezaguturiko doinuak abestea maite du.

BIARRITZ

Hogeita bat urte egin berri ditu Mayra Andradek, eta Cabo Verde herrialdeko musikaren ordezkari nagusien artean sartzen dute. Munduan zehar ibili ondoren, hots Italian, Suitzan, Holandan, Portugalen, Luxenburgon, AEBetan eta Marokon, lehenengo diskoa kaleratuko du maiatzean.

Hamasei urterekin, izan ere, kantari gisa lehenengo sari bat irabazi zuen Kanadan, eta orduz geroztik, etengabe munduan zehar kontzertuak egiten aritu da. Kuban sortua, munduko hainbat herritan bizi izan da, eta bidaia horietan guztietan egindako harremanekin eta entzundako erritmoekin bere kantutegia aberastu du.

Lehen eragina, Cabo Verdeko musika tradizionaletik at, Brasilgo doinuena izan zen. Mornatik Funanara edo Coladeratik Batuquerara, erritmo biziak ditu gustukoen Mayra Andradek. «Munduko herri askotan ibili naiz, eta horrek ikuspegia zabaldu dit. Bidaiek aniztasunaren gustua eman didate, eta hori plazaratu nahi izan dut nire musikan», erran dio Mayra Andradek GARAri.

Jaioterriko musikan oinarria izan arren, jazzaren doinuak ere bere egin ditu Mayra Andradek. «Gaztea nintzela musika mota asko entzuten nituen. Cabo Verdeko kantu tradizionalarekin bat egiten dut, hori baita nire kultura, baina horretatik at beste musika askori ere lotuta nago, horien artean jazzari», adierazi du. Diskoan eta kontzertuetan gustukoak dituen musikak nahasten dituela azaldu du.

«Zorte handia izan dut»

Andraderen berezitasuna bere arrakasta goiztiarrean datza. Hamahiru urterekin lehenengo emanaldia egin zuen Belgikan, ondotik, Cesaria Evora, Sheila Jordan eta Datevik Hovanessian jazz kantariekin eta Ernesto Tito Fuentes eta Chico Buarque nazioarteko musikari edo kantari hoberenekin abestu du Mayra Andradek.

«Lau urterekin oso gustukoa nuen abestea. Nire lehen ikusleak familiakoak izan dira. Horiek bultzatu naute horretan jarraitzera. Herriz herri egin ditudan ezagutzei esker musikari hoberenekin aritzeko aukera izan dut. Erran nezake zorte handia izan dudala», nabarmendu du. Horiek hala, ibilbide luze horretan, bihar Karidadeko Benta taldearekin topo eginen du Cabo Verdeko kantariak Bi Harriz Lau Xori kultura jaialdiaren karietara.

Arratseko zortzi eta erdietan Gare du Midi aretoan arituko dira, hain zuzen ere. Karidadeko Benta taldearekin eginen duen kontzertuari buruz, Andradek ibilbidean beste topaketa bat izanen zela nabarmendu du. «Espero dut beren kontzertua entzuteko aukera izanen dudala», argitu du.



Cabo verdeko belaunaldi berria
Mayra Andrade-ren izena Cesaria Evorarenarekin lotzen dute askotan. Andradek, Cabo Verdeko musikari belaunaldi berriaren ordezkariak, Cesaria Evorak bezala karrikan ikasi du abesten. Evorarekin konparatzerakoan, oso musika ezberdina egiten dutela nabarmentzen du. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea