GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-23
Virtisun esku hartzeko eskatu dute berriro

GASTEIZ

Pastguren-Virtisu paper-lantokiko langileak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu ziren atzo, erakundeak euren egoeraren «benetako arduradunak» direla salatzeko. Zuzendaritzak ekoizpena Bartzelonako lantokira eramango duela jakinarazi zuen. Elkarretaratzea egiten zuten bitartean, Ana Aguirre Industria sailburuak Legebiltzarrean Lakuako Gobernuaren iritzia azaldu zuen.

Alberto Valles ELAko eledunak azaldu zuenez, erakundeek esku hartzeko ordua da, haiek ekarri zituztelako enpresaburu horiek, laguntzak eman eta lurrak oparitu zizkieten «eta sei urte geroago, denok kalera bidali». Ekoizpena eramaten badute, 64 lanpostu galduko dira, baina proiektua ahulduko dela eta etorkizunik gabe geratuko dela salatu zuen. Izan daitezkeen irtenbideak direla-eta Vallesek ez zuen itxaropen berezirik erakutsi. «Guk enpresarekin negoziatzen dugu eta lantokia eramango duela berretsi du», adierazi zuen.

Mobilizazioetan erakundeen eta EAJren erantzukizuna dela esaten jarraituko dute, «ezer lotu gabe» enpresaburu horien esku utzi zituztelako.

Bi aldeen eskuetan

Hala ere, Lakuak ez zuen neurri handirik hartzeko asmoa erakutsi. Ana Agirre sailburuak lantokia eramatea ona ez dela onartu arren, arazo horren konponbidea bi aldeen eskuetan dagoela adierazi zuen Legebiltzarrean.

Hala ere, Gobernuak jarduera eta lanpostu gehien mantentzen duen edozein irtenbide bultzatuko duela esan zuen.

Horretarako deslokalizatzen dituzten jarduera guztien jarraipena egingo duela esan zuen, «joko-arauak bete ditzaten». Beste alde batetik, arazo horietan legeek lan agintarien ahalmena mugatzen dutela adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea