EZPELETA
ELB laborarien sindikatuko 200 kidek eskakizun bat helarazi diote Ezpeletako Udalari bere lurretan ezarri nahi duten ardi ustiapenari baimenik eman ez diezaion.
Ustiapenak 4.000 ardi inguru izango ditu eta pentsu bitartez elikatuko dituzte horiek. ELB sindikatuak dio ekoitziko duten gaztak ez duela inolako loturarik izango lurraldearekin bazka guztia kanpotik ekarriko dutelako.
Pascal Hiriart ustiatzaileari «baserriko gasna» izendapena erabiltzea eta, gainera, labela duten gaztak gutxiestea leporatu diote. Jokaera horrek kalitatean eta, ondorioz, prezioan beherakada ekarriko duela uste du sindikatuak.
Hiriartek, ordea, izendapena kentzeko prest dagoela erantzun die baserritarrei, baina, halere, bere gazta dagoeneko 1.500 ardiburu ditu saltzen jarraituko dela, «turisten %80 ekoizpenaz edo ardi motaz futitzen direlako».