Kosovo aske batek gutxiengo serbiarra hartuko duela esan du lehen ministroak
Agim Ceku lehen ministroak eta UÇKko gerrila buruak Kosovoko gutxiengoen aldeko neurriak iragarri ditu Bruselan. Hori bai, irtenbide bakarra independentzia dela aldarrikatu du. Europar Batasunak negoziazio prozesuaren barne apirilean hasiko diren elkarrizketen hirugarren txandan aurrerapausoak espero dituela azaldu du.
BRUSELA
Europar Batasuneko (EB) Atzerri eta Segurtasunerako arduradun nagusi Javier Solanarekin bildu ostean, Agim Ceku Kosovoko lehen ministroak eta Kosovoko Askatasunerako Armadako (UÇK) buruak esan du datorren hilean gutxiengo serbiarrekiko neurriak iragarriko dituela: «Gutxiengoak integratzearen auziari irmo aurre egiten diogula argi gera dadin».
«Kosovoko gutxiengoekin harremanak izatea nahi dugu», gaineratu du, eta serbiarrei bertan gera daitezela eskatu die, oro har guztiek dituzten eskubide bertsuekin, mugitzeko eskubidea barne.
Solanak «behingoz hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu zion gerrilariari. Era berean, eta Nazio Batuen bitartekaritzarekin, martxan den negoziazio prozesuaren barnean, datorren apirilaren 3rako Vienan iragarri den bi aldeen arteko elkarrizketaren hirugarren txandarako aurrerapausoak espero dituela iragarri zuen.
Joan den astean AP agentziari eskaini zion elkarrizketan, Cekuk iragarri zuen independentziatik at beste irtenbiderik ez dutela aurreikusten, eta gutxiengoari errespetua gehiengoaren interesa dela gaineratu.
Lehen ministro kargua hartzerakoan, albanieraz eta serbieraz mintzatu zen Ceku Pristinako Parlamentuan.
EBk Kosovok independentzia lortuko duela barneratu du, dagoeneko. Hala ere, eta Slobodan Milosevic zendu zen egun berean, Salzburgoko gailurrean, prozesuaren emaitza ezin dela aurreratu ohartarazi zuen.
Estatu frantseseko eta espainoleko ministroak, Philippe Douste-Blaz eta Miguel Angel Moratinos, hain zuzen ere, izan ziren martxoaren 11ko gailur hartan Kosovoko independentziaren alde Jack Straw britainiarrak egin zuen adieraz- penen aurka gogorren agertu zirenak.
Fútbol en Montenegro
ZAGREB El presidente de la Federación Montenegrina de Fútbol, Dejan Savicevic, ha recibido el encargo de dirigir la transición hacia la puesta en marcha de una liga propia. Savicevic, ex jugador del Estrella Roja y del Milan, anunció que «nuestra Federación será independiente en todo, incluso económicamente. Creo que habrá menos estrés que dentro de la actual Liga serbio-montenegrina (...) Ya no podemos seguir juntos (con Serbia)», resumió. La república balcánica de Montenegro celebrará el 21 de mayo su referéndum de independencia.
|