GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-23
Aldundiaren «harrotasuna» salatu du Donostia Bizirik-ek
Gipuzkoako Foru Aldundiak errausteko planta «kosta ahala kosta» abian jarri nahi duela eta orain artean egindako okerretatik ez duela ikasi salatu du Donostia Bizirik-ek. Aldean, errauste-plantaren aurkako plataformak oinarrizko jotzen du zaborrei buruzko eztabaida zabal bat abian jartzea, gizarte osoaren parte hartzearekin.

DONOSTIA

Donostia Bizirik-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu du eta egindako okerretatik ez duela ezer ikasi nahi kritikatu du. Haren esanetan, orain arte egin duen «politika eztabaidaezina» ez du zalantzan jarri. «Hau guztia helburu bakar batekin, sektoreko multinazionalek markatzen duten zaborren arazoari erantzuteko irtenbide bakarra inposatzeko: errausketa, kosta ahala kosta», kritikatu du taldeak.

Erraustearen aurkako plataformaren esanetan, azkenaldian «ikuskizun lotsagarriak» gertatu dira; «Foru Aldundiak joera bateko manifestazioak manipulatu eta txalotu» dituelako, hain justu.

Era berean, «Donostiako alkateak oztopo izateari utzi dionean», ahaldun nagusiaren politika egiteko bideak agerian geratu direla adierazi du Donostia Bizirik-ek: «Diru zarrastelkeria eta informazioaren manipulazioa».

Plataformak, halaber, Garapen Iraunkorreko diputatu Luis Mari Oiarbideren adierazpenei erreparatu die. «Hondakinen Gestiorako Plana berraztertzeko eta gaurkotzeko prest dagoela esan du. Oso aukera polita da gizarte adostasuna lortzeko. Baina, ez, oinarrizko premisa mugiezina da: errausketa ezinbestekoa da», nabarmendu du. Alde horretatik, euren errealitatea inposatu nahi dutela salatu du. «Berdin die ikustea ia beraien laguntzarikgabe zabor gutxiago sortzen ari garela edota gehiago birziklatzen dugula; ezinezkoa da haien txostenetan horrela azaltzen ez delako», azaldu dute.

«Asko dago jokoan»

Donostia Bizirik plataformak adierazi duenez, zaborren tratamendu bat edo bestea aukeratzea baina askoz gehiago dago jokoan. «Aukeratutako sistema horrek osasunean eta ingurumenean izango duen eraginarekin batera, demokraziaren eta herritarren partaidetzaren sistema bera dago kolokan», azaldu du.

Alde horretatik, herritarren partaidetzaren aldeko apustu garbia egin du, horrela soilik lortuko baita, bere esanetan, benetako eztabaida, jarrera eta iritzi ezberdinak ezagutzea eta arazoan gizarte osoak parte hartzea.

Donostia Bizirik-en esanetan, euren erronka garbi dago: «Guk etxe zaborrak tratatzeko defendatzen dugun ereduak osasuna eta iraunkortasuna hartzen ditu lehentasun nagusi bezala».

Euren eredua defendatzeko, Donostia Bizirik-ek ez direla isilduko gogorarazi du, «ez desplanteak» direla-eta ezta «marketin basatiaren» ondorioz ere. Are eta urrunago joan da errauste-plantaren aurkako taldea: «Gipuzkoako sektore zabal batek errausketa ez du onartzen zeren aukera garbiagoak eta osasuntsuagoak badirela oso ondo daki. Eta hori demostratzeko ez ditugu Aldundiaren milioiak beharko. Prest gaude gure jarrera kalean zein epaitegietan defendatzeko, eta horrela egingo dugu, hain zuzen».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea