GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-23
30.000 euroko bermea jarri diete Bizkaiko lau presori

DONOSTIA

Askatasunak atzo jakinarazi zuenez, Ibon Goitia, Iker Legarra, Mikeldi Zenigaonandia eta Mikel Zenarruzabeitia preso bizkaitarrei 30.000 euroko bermea jarri diete. Diru-kopuru hori ordainduta, aske geratuko dira laurak.

Ibon Goitia 2005. urteko maiatzaren 4an, Estatu espainoleko Auzitegian aurkeztu ondoren, atxilotu eta Soto del Realen kartzelaratu zuten. Iker Legarra joan den urteko martxoaren 24an atxilotu zuten Ermuan. Lau egunez Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ondoren, tratu txarrak salatu zituen. Soto del Realen sartu zuten, eta handik hilabete batera Alcala Mecora eraman zuten.

Legarrarekin batera, Mikel Zenigaonandia atxilotu zuten. Hark ere tratu txarrak salatu zituen inkomunikatuta egon zen bitartean. Alcala Mecoko espetxean sartu zuten eta handik Aranjuezera eraman. Mikel Zenarruzabeitia, berriz, 2005. urteko apirilaren 25ean atxilotu zuten Estatu espainoleko Auzitegian aurkeztu zen egunean. Haren kasuan, berehala espetxeratu zuten Soto del Realen. Hilabete bat geroago, Aranjuezko espetxera lekuz aldatu zuten.

Legarra eta Zenigaonandiarekin zerikusia zutela- koan, Gaizka Likona eta Jon Akarregi lekeitiarrak ere atxilotu zituzten. 12.000 euroko bermea ordaindu zuten kalera irten ahal izateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea