GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-23
Iribarren: «Ezker abertzaleko erakunde guztiek beren lana agerian egiten dute»
Ezker abertzaleko erakundeek beren lana modu publikoan eta agerian egiten dutela adierazi zuen atzo Jaime Iribarrenek, eta inork bere jarduna «ezkutuan» egiten duela ukatu zuen. Parlamentari nafar ohiak gaineratu zuen antolakunde horiek guztiek harremanak dituztela beren artean, baina betiere berdintasu- nean oinarrituta, eta ez menpekotasunean. Denen xedea Euskal Herria «ezkerretik eraikitzea» eta burujabetza lortzea direla azaldu zion epaimahaiari.

MADRIL

Jaime Iribarren Nafarroako parlamentari abertzale ohiak Ekin auziagatik deklaratu zuen atzo 18/98 auziko epaiketan, eta erakunde horrekin harreman organikorik izan zuela ukatu zuen. Gainera, Ekinek Herritarren Batasunean edo ezker abertzaleko beste antolakundeetan «kontrol» lanik egiten zuela ere ezeztatu zuen. Are gehiago, ezker abertzaleko talde eta erakunde guztiek beren jarduera modu autonomoan egiten dutela nabarmendu eta denek beren lana «agerian» egiten du- tela azaldu zuen, «inolaz ere ezkutuan».

Antolakunde horiek guztiak Euskal Herriarentzat etorkizuna ezkerretik eraikitzeko lanak batzen dituela azaldu zuen bere abokatu Arantza Zuluetak galdetu zionean, eta gaineratu zuen denek dutela Euskal Herri «independente» eta «burujabea» izateko xedea. Beren ar-tean harremanak dituztela aipatu zuen, beste sektoreetako eragileekin biltzen direlako, baina argi utzi zuen ez dagoela beren artean menpekotasun harremanik, eta inork ez dituela irizpideak ezartzen.

ETAren gainean ere aritu zen Iribarren mintzaldian, eta, alde horretatik, ezker abertzaleko antolakundeek erakunde armatuarekin menpekotasun harremanik dutela ukatu zuen. «ETA ETA da ­gaineratu zuen parlamentari ohiak­, eta gobernuren batekin edo eragile politikoren batekin hitz egiten duenean, bere izenean egiten du».

«Ezker abertzaleko edozein erakundek ez luke onartuko ETAk bere izenean hitz egitea, eta ETAk ere ez luke utziko inork berean egitea», nabarmendu zuen. «Norbaitek ETArekin hitz egin nahi izan due-nean, harengana jo du ­adierazi zuen nafar abertzaleak­; horretarako izendatzen duen interlokuzioarengara, hain zuzen».

Fiskalak eta instrukzio epaileak berak aipatzen duten «ETA-KAS-Ekin» antolakundea existitzen dela ukatu zuen Iribarrenek, eta «asmakuntza» dela adierazi zuen. Aurreko Gobernu espainolaren «gezur bat» izan da Iribarrenen aburuz.

Berak bere militantzia Herritarren Batasunean bizi izan duela azaldu zion epaimahaiari, eta talde horretako kide gisa parlamentari izan zela aipatu zuen. Aurretik, Nafarroako Gazte Kontseiluko lehendakaria ere izan zela esan zuen, eta gazteagotan oinarrizko kristau taldeetan aritu izan zela.

Bere esperientzia politikoa oinarri hartuta, Ekinen egitekoa fiskalak dituen tesietatik oso urrun dagoela azaldu zuen, eta, beste auzipetuek adierazi duten bezala, erakunde horren helburua «nazio eraikuntzan» lan egitea dela adierazi zuen, «gaurtik hasita, biharko egunari itxaron gabe».

Ekin begi onez ikusten duela aipatu zuen Iribarrenek; besteren artean, «naziorako erakundea delako», eta bera nafarra izanik, bere «euskaldun izaerako eskubideak» ukatzen dizkiotela salatu zuen.

Bere hizkuntza, lingua navarrorum deitzen dutena, Nafarroa osoan ez dela ofiziala gaitzetsi zuen, eta nafar askoren hizkuntza eskubideak urratzen dituztela.

Euskal Herriaren nazio izaera eta lurraldetasuna ere hizpide izan zituen Iribarrenek mintzaldian, eta horiei buruz, Euskal Herriak «oinarria» Nafarroan duela nabarmendu zuen. «Hori ez dugu guk bakarrik esaten, PSOEk ere lau lurraldeetarako Estatutu bat eskatzen zuen duela urte batzuk», gaineratu zuen.

Horiek hala, Nafarroako Parlamentuko hautetsi ohiak esan zuen lurraldetasunaren auzia «bakarrik ezjakintasunean edo maltzurkeria politikoan oinarrituta» ekidin daitekeela, eta «zentzugabe» jo zuen zalantzan jartzea Nafarroa Euskal Herriko zati bat dela.

Legez kanpo uzteko bidea

Berarekin gertatu bezala, Iribarrenek salatu zuen Ekinen kontrako polizia-operazioan, erakunde horretako hainbat kiderekin batera, Ekinekoak ez ziren baina EHko militanteak ziren zenbait lagun atxilotu zituztela. Horiek hala, Garzonek abiatutako operazio hura EH eta Batasuna gero legez kanpo uzteko bidea irekitzeko erabili zutela adierazi zuen, eta horren adibide gisa, beren egoitza politikoetan izandako miaketak nabarmendu zituen.

Berari dagokionez, akusazioak Ekineko «nazio arduraduna» izatea egozten dio, eta horretarako froga nagusi gisa bi bideo ditu. Horietako batean, 2000ko uztailean Villabonan egindako bilera bat agertzen da, Polizia espainolaren iritzian, Ekineko kideek egindakoa. Iribarren, ordea, ez da bideo horretan agertzen, atzo azaldu zuenez, egun hartan ospitalean zegoelako. Alde honetatik, akusazioak bideoaren edukia ikusteko ahaleginik ere ez duela egin salatu zuen Iribarrenek.

Beste bideoan, LABek Bilbon duen egoitzan ustez Ekinek eginiko bilera bat agertzen da. Iribarrenek esan zuen litekeena dela bera LABen egoitza batean filmatzea, baina ez Ekineko bilera ba- tean parte hartu izan duelako.

Haren ostean, Oiakue Azpirik eta Marta Perezek deklaratu zuten. Biek ziren EH taldeko zinegotziak atxilotu zituztenean, lehena Arrigorriagan eta bestea Bilbon. Biek beren jardunean Ekinek talde horretako zinegotziei irizpideak ezartzen zizkiela ukatu zuten.

Onartu zuten “Aldaba” aldizkariko kontu korronterako izena eman zutela, komunikazio proiektu horretan sinesten zutelako. Dena dela, horregatik Ekineko liberatuak zirela ukatu zuten.



Familiares de Iker Casanova sufren un grave accidente
Los familiares de Iker Casanova, imputado en este sumario, que se encuentra preso y que declaró el pasado martes, sufrieron un accidente de tráfico cuando regresaban de Madrid tras asistir al juicio. El accidente se produjo a la altura de la localidad burgalesa de Briviesca, y a consecuencia del mismo la hermana de Casanova sufrió la rotura de la tibia, y se encuentra hospitalizada tras ser operada. Jaime Iribarren denunció este accidente antes de iniciar su declaración, hasta que la presidenta Angela Murillo le cortó la palabra. Teresa Toda, en nombre de los procesados denunció que se les obligue a trasladarse todas las semanas hasta Madrid, con el riesgo que esto supone, así como la dispersión de los prisioneros vascos. -



El diputado italiano Mauro Bulgarelli expresa su apoyo

MADRID

El ex europarlamentario y ahora diputado italiano por la formación de los Verdes Mauro Bulgarelli, acudió ayer a la Casa de Campo de Madrid para expresar su respaldo a los procesados en el sumario 18/98. Bulgarelli se encuentra inmerso en la campaña electoral que se está celebrando en Italia, como candidato de su partido, pero ayer dejó de lado esta campaña, expresamente, para mostrar su apoyo a los imputados en este juicio y, asimismo, para solidarizarse con el mahaikide Joseba Alvarez, a quien acompañó en su declaración en la Audiencia Nacional.

Respecto al juicio por el sumario 18/98, Bulgarelli mostró «toda mi solidaridad» a los procesados en «el sumario matriz» de las actuaciones iniciadas por el juez instructor de la Audiencia Nacional española Baltasar Garzón, que como señaló, «afectan a toda la sociedad vasca, por el alto número de personas y organizaciones afectadas en este proceso». Explicó, asimismo, que él mismo está citado como testigo en esta vista oral, por lo que no pudo entrar en el pabellón de la Casa de Campo.

Respecto a la actuación judicial contra Alvarez y contra el resto de los dirigentes independentistas, el diputado italiano lo calificó de «persecución de representantes del pueblo vasco», como muestra de «la locura española», y valoró que «puede meter en seria dificultad el desarrollo de un proceso de paz», proceso que «no afecta sólo a España o al País Vasco, sino que afecta a toda Europa», añadió. Teresa Toda, en nombre de los procesados, agradeció su apoyo a Bulgarelli.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La hora de la responsabilidad y de los hechos
Euskal Herria
Zapatero:«La legalidad debe dar empuje definitivo al fin de la violencia»
Euskal Herria
Rajoy no aceptará «precio político» y Sanz subraya que «no cabe dialogar»
Euskal Herria
«Tenemos que hacer irreversible el proceso»
Euskal Herria
EA, EB y Aralar destacan que es hora de poner en marcha la mesa de partidos
Euskal Herria
EAJ: «Argitasunez eta konpromisoz bideratu beharreko aukera da»
Euskal Herria
ETA declara un alto el fuego permanente para impulsar un proceso democrático
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea