- Arrauna - Kontxa
Administrazio epaitegiak onartu egin du Pedreñak aurkeztu helegitea
DONOSTIA
Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiak Pedreña Arraun Elkarteak aurkeztutako helegitea onartu egin du, eta, beraz, Kantabriako taldeak 2005eko Kontxako Bandera eskuratzeko kirol justizian hasi zuen bideak justizia arruntean jarraituko du aurrera.
Pedreñak Donostiako Kultura eta Turismo Ekintzetxearen (KTE) aurrean aurkeztutako helegiteak ez du kantabriarrek espero zuten fruiturik eman, eta horren aurrean, hasiera-hasieratik aurreratu zuten bezala, justizia arruntera jotzea erabaki dute. Atzo jakin zenez, epaitegiek onartu egin dute Pedreñaren helegitea.
Gertaera iazko Kontxako bigarren estropadan kokatu behar da. Itzuliko luzean Pedreña eta Orioko ontziek elkar jo zuten eta gipuzkoarrek erreklamazioa aurkeztu zuten epaileen aurrean. Denborak kontuan hartuta, Pedreña izan zen irabazle, baina ezarritako zigorrak bandera Hondarribiari eman zion. Orain, epaitegiek erabaki beharko dute kantabriarrek arrazoi duten ala ez.
|