GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-27
Alaitz TELLETXEA | Trikitixa Elkarteko lehendakaria
«Trikiti eskolen mapa marraztu eta ikasleen errolda egin nahi dugu»
Belaunaldi baten ikur izan ziren Alaitz eta Maider herriz herri elkarrekin ibili ziren bitartean. Genero berri bat landu zutela ere esan daiteke trikitiaren barruan. Orain, bakoitza bere bidetik dabil eta garai batean baino protagonismo apalagoarekin zebiltzala esan daiteke, Alaitzek EHTEko lehendakaritza hartu duen arte. Bere ibilbide profesionalaz eta elkarteko martxaz mintzatu gara harekin.

«Trikiti eskolen mapa marraztu eta ikasleen errolda egin nahi dugu»

Bizialdi berri batean dago Alaitz Telletxea. Lazkaon bizi da, ondoko herrian ematen ditu klaseak, Ordizian, eta Patxi Perezen taldearekin dabil hara eta hona. Oraindik orain Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakaritza onartu du eta elkartearen zuzendaritzak dituen egitasmoei buruz mintzatu gara berarekin.

­Zertan zabiltza trikitilari moduan azkenaldi honetan?

Ordiziako musika eskolan ematen ditut trikiti klaseak, eta Patxi Perez dantza maisuaren taldearekin erromeriak egiten ditugu. Taldean perkusioa, gitarra, baxua, txistua, oukelele eta trikitia jotzen ditugu. Neguan Lapurdin asko ibili gara eta udaberria hurbildu ahala, Gipuzkoatik eta Bizkaitik hasi gara deiak jasotzen.

­Kilometroak ekitaldiko kantarekin ere ari omen zarete.

Urrian Oiartzunen izango dira Kilometroak, eta herrikoak garenez, Maider eta bioi deitu digute ea kanta egiteko prest geunden galdetuz. Maiderrek egin du kanta, eta kolaboratzaile bila hasi gara, herriko jendeak parte hartzea baita helburua. Musika gurea da eta hitzak Jon Martin bertsolariarenak.

­Zenbatgarren lehendakaria zaitugu elkartean?

Laugarrena. Esteban Larrañaga, Gema Sistiaga eta Joseba Tapia izan dira aurretik.

­Zalantzarik gabeko baietza eman al zenuen kargua proposatu zizutenean?

Ez nuen zalantza handirik izan. Elkarte barruan zituzten egitasmoen berri eman zidaten argi eta garbi, eta oso lan erakargarria zela iruditu zitzaidan. Nirea ez da bakarkako lana izango. Talde bat dago elkartearen gidaritzan. Juanjo Manterola da diruzaina, Mikel Markez eta Joseba Tapia dira bokalak eta Agurtzane Aizpuruk eta nik neuk osatuko dugu taldea. Beste gauza baterako deitzen didaten askotan ezetza eman ohi dut, baina trikitia barru-barruan bizi dut; horretan nabil; asko inporta zait eta baietza oso erraz eman nuen.

­Zein dira elkarteak esku artean dituen egitasmo nagusiak?

Hiru lan-arlo nagusi ditu elkarteak: dokumentazioa, irakaskuntza eta hedaketa. Azken arloari dagokionez, web orria egiten jarraitzeko asmoa dugu, bai ‘trikimailua’ osatzen eta trikitixa.net-ekin, nazioarteko jaialdiarekin aurrera jarraituko dugu eta irakaskuntzan errolda bat osatzen hasi nahi genuke, irakasleekin harremanetan jarri eta ikasleei buruzko informazioa biltzeko. Dokumentazioan, lekukotzak bildu, digitalizatu eta katalogatzen jarraitzeko asmoa dugu: argazkiak, partiturak, grabaketak eta prentsa.

­Zenbat ikasle dira trikiti eskoletan gaur?

Ez dakigu 500 diren edo 5.000 dauden, nolabait esatearren. Trikiti irakasle gehienak bazkide dira. Horiekin harremanetan jarri eta gure asmoa trikiti eskola guztiak lokalizatu eta ikasleei buruzko datu bilketa egitea da. Trikiti eskolen mapa zehatz bat marraztea da helburua. Gure egitasmoen zabalkunderako ere lan hori egina izatea ezinbestekoa da.

­Zer adin tarte izaten dute trikiti eskoletara doazen ikasle horiek?

Nire klaseetan bederatzi urterekin hasi eta 17ra bitarteko ibilbidea egiten duten ikasleak dira gehienak. Eta beste trikiti eskola askotan ere antzera dela uste dut. Tartean beti egoten da helduren bat edo beste. Baina, oro har, 17 bat urterekin ikasleak herriz aldatzen dira askotan, ikasketak egitera norabait doalako, eta eten bat sortzen da beren ibilbidean. Badaude jarraitzen dutenak ere, baina adin kritiko samarra izaten da 16-17koena.

­Zuen eskoletatik pasatu den jendeak ez al du jarraipenik kontserbatorioan?

Trikitiak ez dauka aukera ofizialik. Musikene sortu zelarik, aipatu ziren asmo batzuk, baina ez da gauza handirik egin. Kepa Junkerak bi urteko master bat eman zuen. Baina ez da goi mailako ikasketarik antolatu, eta ez erdi mailakorik ere kontserbatorioetan.

­Ba al da taldean aurrera begirako asmo berririk?

Maiatzean partituren bilduma bat jarri nahi dugu martxan. Trikitiaren historian garrantzitsuak izan ziren trikitilarien grabazioak transkribatu nahi ditugu. Errepertorio berezi bat osatu nahi dugu trikitirako. Gaur erabiltzen dena orokorra delako. Gelatxorekin eta Elgetarekin hasiko gara aurten, eta 20ko hamarkadako grabaketak ere transkribatu nahi genituzke. Liburu-disko bat kaleratuko dugu eta Elgetari buruzko jaialdi bat antolatu nahi dugu maiatzaren 20rako. Koldo Mitxelena Kulturunean irailaren 6tik 8ra egingo diren jardunaldietako gaietan ere Elgeta izango da protagonista. -

 


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea