GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-27
Familia eta lana uztartu

Bizi garen gizarte honetan, badirudi seme-alabak izatea arazo bihurtu dela. Iturri batzuen arabera, emakumeok gara familia eta lana uztartu behar ditugunok. Badirudi gizonak ez direla familiako kide. Honen aurrean, non dago berdin- tasun legea?

Arazo hau konpontzeko, Haurreskolak Partzuergoa sortu dela azpimarratzen dute, la pa- nacea. Borroka luzearen ostean (urtebete baino gehiago), lan hitzarmena sinatu genuen (nahiz eta berau duina ez izan). Bertan, haurreskolak ikasturtean zehar 212 egun familientzat zabalik egongo zela sinatu zen, eta orain, guraso batzuen kexaren ondorioz, Legebiltzarrak 221 egun zabalik egotea onartu du.

Lasai egon gaitezke, amatasunaren arazoa konpondu digute!

Mesedez, gurasoak ez engainatu, haurreskolek ezin baitituzte konpondu familia guztien arazoak, eta, gainera, konponbide hau haurrek 2 urte betetzen dituztenean amaitzen da.

Edo akaso, haur horiek 2 urteko gelara pasatzen direnean, haurreskolek dituzten ordutegi, egutegi, etab.ak eskainiko dizkiete? Hezkuntza eta gizarteko partaide askoren iritzitan, badirudi, haurrek 2 urte betetzen dituztenean guztiz autonomoak direla eta, ondorioz, gurasoek ez dutela familia eta lana uztartzeko arazorik izaten.

Honen guztiaren arabera, non gelditzen dira 0-2 urte bitarteko haurren eskubideak?

Erabaki honek gure lan baldintzetan ez duela eraginik izango sinistarazi nahi digute. Nork sinistu? Zer gertatu zen Gasteizko Udal Haur Eskolekin? Egutegi eta ordutegiak luzatzeak langileen lan baldintzak oker- tzea ekarri zuen.

Lan hitzarmena sinatu ostean, gure lan baldintzak zer edo zer hobetu dira, baina beti egongo da norbait hauek zapuzteko prest.

Baldintza hauekin, non gelditzen da haurreskolen balio hezitzailea? Zertarako balio du momentu honetan, haurreskoletako hezitzaileak hezkuntza proiektua osatzen aritzea? Ikuspuntu pedagogikotik, komenigarria al da umeek hezitzaileek baino ordu gehiago egitea haurreskoletan? Edo kasu askotan, gurasoek lanean egiten dituzten orduak baino gehiago egitea haurreskoletan?

Beraz, haurrak zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta eskubide gutxiago.

Gero eta gehiago zabaltzen ari den ideia da, emakumeen lana eta familiako ardurak uztartzeko direla haurreskolak. Haurreskoletako langileriaren gehiengoa emakumezkoak gara, beraz, non gelditzen dira gure eskubideak familia eta lana uztartzeko orduan? Edo akaso, hezkuntzan lanean ari garenon seme-alabentzako ordutegi berezia ezarriko dute eskoletan; goizeko 7,30etik arratsaldeko 6,30 arte, alegia?

Familiok argi eta garbi eduki beharko genuke gure seme-alaben ardura nagusia geurea dela. Haurreskolek ezin dituzte bere gain hartu familiei dagozkigun ardurak.

Ziortza Sarrionaindia - Galdakaoko Bizkai Haurreskolako hezitzaile taldearen izenean


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea