GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-27
Interes pribatuak unibertsitatetik ateratzeko asmoa azaldu dute ikasleek
Bolognako Prozesua jorratu duen Europako Ikasle Foroak adierazpen bat zabaldu zuen atzo, eta foroa bildu den herriko izena hartu du: Bakaiku. Besteren artean, nahi duten unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida eskatzen dute, eta plan berrien aurka, «herritar ororen eskura, eskuetan eta zerbitzura» dagoen hezkuntza ereduaren alde azaltzen dira.

BAKAIKU

Aurreko bi egunetan Bakaikun Europako hainbat herrialdetako ikasleak bildu dira. Izan ere, Norvegiako, Alemaniako, Italiako, Portugalgo, Ingalaterrako, Estatu frantseseko, Madrilgo, Galiziako eta Kataluniako ikasleen ordezkariak izan dira Bolognako Prozesuaren eraginak eta horri aurre egiteko hartu beharreko neurriak mintzagai nagusi izan dituen bilgune horretan. Guztira, 160 ikaslek hartu du parte, eta parte-hartze zabal horrek foroari «nahiko zilegitasun» ematen diola nabarmendu zuten Euskal Herriko ikasleen izenean parte hartu zutenen artean Ikasle Abertzaleak taldeko ordezkariek.

Eztabaidaren ostean gutxieneko adostasunak biltzen dituen dokumentua ezagutarazi zuten. Bakaikuko Adierazpena izena jarri diote, eta biltzeko aukeratu duten herria «sinbolismoz beteriko» aukera bat dela azaldu zuten. «Bolognako egitasmoa dela-eta, adierazpen honi ukitua eman nahi genion, eta horregatik botere handietatik urrun dagoen herri txiki bat aukeratu genuen Madrilgo aurreko batzarrean», esan zuten.

«Eliteen inposizioak ez»

Bakaikuko Adierazpenak jasotzen duen esaldi batek izandako eztabaidaren mamia laburtzen duela esan zuten parte hartu zutenek. «Hezkuntzak herritar ororen eskura, eskuetan eta zerbitzura egon behar du», dio adierazpenak. «Herritarren eskura diogunean, herritarrek nahi duten hori ikasteko inolako oztoporik ezin dela izan esan nahi dugu», esan zuten sinatzaileek. Unibertsitatea demokratizatu beharra ere azaldu zuten. «Elite batzuen eskuetan egon beharrean, herritarren eskuetan ulertzen dugu unibertsitatea», argitu zuten. Gainera, haien ustez, Bolognak hezkuntza interes pribatuen nahietara jartzeko asmoa du; berek, ordea, gizartearen eskuetan eta era kritiko batean ulertzen dute goi mailako hezkuntza.

Horregatik, ikasleek nahi duten unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida eskatzen dute, eta Bolognari begira ezarritako legeak bertan behera uzteko, besteren artean.

Bestalde, ikasleen eskubideen alde borrokatzeko deia egin du Bakaikuko Deklarazioak. «Dei horrek norberaren testuinguru propioan hartzen du zentzua. Gaurtik aurrera, bakoitzak bere errealitatean borrokatzeko arrazoiak izango ditu, eta hori da, hain zuzen, plazaratu nahi duguna», argitu zuten ikasleek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea